{"id":10587,"date":"2013-10-25T10:26:22","date_gmt":"2013-10-25T10:26:22","guid":{"rendered":"http:\/\/www.erro.es\/paisaia\/"},"modified":"2013-10-25T10:26:22","modified_gmt":"2013-10-25T08:26:22","slug":"paisaia","status":"publish","type":"page","link":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/","title":{"rendered":"Paisaia"},"content":{"rendered":"<p>Erroibarren paisai mota anitz daude eta Adi mendia nagusitzen da (1.459 metro, Aldudeko mendigunea).<\/p>\n<p>Iparraldean Kintoko mendigune zaharreko gailur altuak nabarmentzen dira<\/p>\n<div id=\"attachment_173\" style=\"width: 210px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-173\" class=\"size-full wp-image-173 \" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/adi_paisaje.jpg\" alt=\"Paisaia\" width=\"200\" height=\"146\" \/><p id=\"caption-attachment-173\" class=\"wp-caption-text\">Paisaia<\/p><\/div>\n<p>eta Sorogain, Arga eta Irunbide ibaien arteko banalerroa osatzen dute. Hegoalderago, Labiako mendilerroan, karst\u00a0itxurako paisaia nagusitzen da, zeinean ura dolina eta hobietan barna sartzen baita, kare-harria urtuz eta haitzuloak eta\u00a0lurpeko errekak sortuz.<\/p>\n<p>Ibarreko erdialdea leuna eta berdea da eta edertasun handiko paisaiak ikus daitezke Mezkiritzen, Loizun edo Uretan. Mendietan haitzulo eta leize anitz daude, horien artean Berraguko Txakuniturri eta Lezemotz. Oihan misteriotsua dirudi, goroldioz, ezpelez, harkaitzez eta zuloz betea. Mendi horiek zeharkatzen dituzten bidexka gutxi dago eta, hortaz, zaila da mendi horietan barna sartzea.<\/p>\n<p>Paisaien artean ondoko lekuak nabarmentzen dira bere edertasunagatik:<\/p>\n<p><strong>SOROGAIN:<\/strong><\/p>\n<p>Sorogain leku zoragarria da, badirudi bertan denbora gelditu egin dela. Lur zabal berdea, pagoz, haritzez eta mendiz inguratua, horien artean Adi mendia<\/p>\n<div id=\"attachment_172\" style=\"width: 210px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-172\" class=\"size-full wp-image-172 \" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/sorogain2_paisaje.jpg\" alt=\"Sorogain\" width=\"200\" height=\"120\" \/><p id=\"caption-attachment-172\" class=\"wp-caption-text\">Sorogain<\/p><\/div>\n<p>(1459 metro) nabarmentzen da, zaindariaren itxura eginez;\u00a0paradisu horretan \u00a0oihan hostotsuak, pentzeak eta errekak paisai ahaztezina osatzen dute.\u00a0Hemen sortzen da Erro ibaia, izen bereko ibarra zeharkatzen duena, eta 40 km egin ondoan Irati ibaian isurtzen ditu urak.<\/p>\n<p>Sorogainen badago atseden gune bat, edertasun handiko inguruan, eta bertan mahaiak, alkiak eta\u00a0harrizko erretegiak daude, bertaratzen direnen erabilerarako.<\/p>\n<div id=\"attachment_174\" style=\"width: 210px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-174\" class=\"size-full wp-image-174 \" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/10\/sorogain_paisaje.jpg\" alt=\"Sorogain\" width=\"200\" height=\"120\" \/><p id=\"caption-attachment-174\" class=\"wp-caption-text\">Sorogain<\/p><\/div>\n<p><strong>KINTOA:<\/strong><\/p>\n<p>Kintoak\u00a03.209 hektarea ditu eta errekaz zeharkatutako pagadi ederra da, bertan animalia mota asko bizi dira.<\/p>\n<p>Arga ibaiak zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera eta pagoaz gain hagina, serbala, astigarra, haritza, ezpela eta gorostiz osatutako toki zabalak ditu.\u00a0Badago ehiza barrutia eta oreinak, orkatzak, adarzabalak, basurdeak eta azeriak ugariak dira.<\/p>\n<p>Oihan honetako fauna aberatsean\u00a0hegaztiek garrantzi handia dute: okil beltza, \u00a0okil gibelnabarra eta oilagorra, eta baita arranoa, zapelatz liztorjalea eta, sarraskijaleen artean, saia eta ugatza ere. Ibar honetan usategi garrantzizkoak daude, 85 guztira.<\/p>\n<p>Kinto izena Erdi Arotik dator, XIII. mendean Nafarroako erregeek bazkalekuen eta mendiaren aprobetxamenduaren truke bostena jasotzen baizuten.<\/p>\n<p>Mendi honen historia liskar baten historia da, muga ezartzeko bi estatu eta hiru ibarren arteko liskarra. Urte gatazkatsu aunitzen ondoren,\u00a01856an mugak ezarri ziren Mugen Itunaren bitartez; itun hori berrituz joan da. Adostutakoaren arabera, Baigorriarrek Kintoko iparraldeko isurialdean bazkatzeko eskubidea betiko izango dute eta beraiena ez beste inorena izango da; aldez aurretik, urtero, frantses Gobernuak errenta ordaindu beharko du. Egun errenta hori Espainiako Gobernuak kobratzen du eta Erroibar eta Baztango Udalen artean banatzen du, erdibana, udal bi horiek baitira mendiaren jabeak, Erroibarrek %70ean eta Baztanek %30ean.<\/p>\n<p>1991ean Nafarroako Gobernuak eman zion Kintoko Mendia Kintoko Mankomunitateari, Erroibar eta Baztango udalek osatutako mankomunitatea hain zuzen ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erroibarren paisai mota anitz daude eta Adi mendia nagusitzen da (1.459 metro, Aldudeko mendigunea). Iparraldean Kintoko mendigune zaharreko gailur altuak nabarmentzen dira eta Sorogain, Arga eta Irunbide ibaien arteko banalerroa osatzen dute. Hegoalderago, Labiako mendilerroan, karst\u00a0itxurako paisaia nagusitzen da, zeinean ura dolina eta hobietan barna sartzen baita, kare-harria urtuz eta haitzuloak eta\u00a0lurpeko errekak sortuz. Ibarreko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":10582,"menu_order":5,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v22.3 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\r\n<title>Paisaia - Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala<\/title>\r\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\r\n<link rel=\"canonical\" href=\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\r\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\r\n<meta property=\"og:title\" content=\"Paisaia - Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala\" \/>\r\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erroibarren paisai mota anitz daude eta Adi mendia nagusitzen da (1.459 metro, Aldudeko mendigunea). Iparraldean Kintoko mendigune zaharreko gailur altuak nabarmentzen dira eta Sorogain, Arga eta Irunbide ibaien arteko banalerroa osatzen dute. Hegoalderago, Labiako mendilerroan, karst\u00a0itxurako paisaia nagusitzen da, zeinean ura dolina eta hobietan barna sartzen baita, kare-harria urtuz eta haitzuloak eta\u00a0lurpeko errekak sortuz. Ibarreko [&hellip;]\" \/>\r\n<meta property=\"og:url\" content=\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala\" \/>\r\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2013-10-25T08:26:22+00:00\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutes\" \/>\r\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/\",\"url\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/\",\"name\":\"Paisaia - Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-10-25T10:26:22+00:00\",\"dateModified\":\"2013-10-25T08:26:22+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ibarra\",\"item\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Geografia\",\"item\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Paisaia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/#website\",\"url\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/\",\"name\":\"Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala\",\"description\":\"Otro sitio realizado con WordPress\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"http:\/\/www.erro.es\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\r\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Paisaia - Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Paisaia - Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala","og_description":"Erroibarren paisai mota anitz daude eta Adi mendia nagusitzen da (1.459 metro, Aldudeko mendigunea). Iparraldean Kintoko mendigune zaharreko gailur altuak nabarmentzen dira eta Sorogain, Arga eta Irunbide ibaien arteko banalerroa osatzen dute. Hegoalderago, Labiako mendilerroan, karst\u00a0itxurako paisaia nagusitzen da, zeinean ura dolina eta hobietan barna sartzen baita, kare-harria urtuz eta haitzuloak eta\u00a0lurpeko errekak sortuz. Ibarreko [&hellip;]","og_url":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/","og_site_name":"Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala","article_modified_time":"2013-10-25T08:26:22+00:00","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/","url":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/","name":"Paisaia - Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala","isPartOf":{"@id":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/#website"},"datePublished":"2013-10-25T10:26:22+00:00","dateModified":"2013-10-25T08:26:22+00:00","breadcrumb":{"@id":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/paisaia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ibarra","item":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Geografia","item":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/harana\/geografia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Paisaia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/#website","url":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/","name":"Ayuntamiento del Valle de Erro \/ Erroibarko Udala","description":"Otro sitio realizado con WordPress","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/10587"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10587"}],"version-history":[{"count":0,"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/10587\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/10582"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.erro.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10587"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}