Nola iritsi?


ERREPIDEAK

Iruñetik:

  • Zubiri (N-135).
    Erroibarrera iristeko biderik motzena da. N-135 hartu behar da eta 32 Km egin ondoren, Zilbetiko gurutzeraino iritsiko gara.
    N-135 jarraituz, Erroibarko herrietara iritsiko gara. Aurizberritik aurrera eginez, iparraldera, Auritzera, Orreagara, eta, Ibañetako mendatea pasatuta, Donibane-Garazira joan gaitezke.
  • Agoitz (NA-150).
    NA-150 hartu eta Urrozera iritsi, ezkerretara biratu eta NA-2330 hartu, Ardaizko gurutzera iristeko. Hortik aurrera jarraituz Erroibarko gainontzeko herrietara joan gaitezke.
  • Agoitz (NA-150).
    NA-150 errepidetik 22 Km egin ondoren Agoitzera iritsiko gara. Handik NA-172 hartu eta 3 kilometro egin ondoren gurutzeraino iritsiko gara.
    NA-172 hartu eta 23 Km egin ondoren N-135 errepidera iritsiko gara. Ezkerretara hartu eta Aurizberrira joango gara. Hortik jarraituz, N-135 errepidetik Erroibarko herrietara joan gaitezke.
  • Erroibarrera Aezkoatik iritsi ahal da: Garraldatik atera NA-140 errepidetik N-135 errepideko gurutzeraino; hortik ezkerretara hartu behar da eta lehenengo herria Aurizberri izango da.
Volver arriba