Monumentuak
Erroibarko arkitektura milaka urteko historia aberats baten lekuko da. Elizak, zubiak, hilarriak eta trikuharriak, duela 8.000 urte baino gehiagotik jendea bizi den bailara honen historiaz mintzo dira.
Errotak eta iturriak
Erroibarren errotak ugariak izan dira Erdi Arotik, izan ere ur anitz duen ibarra da.
Hala ere gutxi dira zutik geratzen direnak eta batzuen arrastoak ikus daitezke.
Balio handiko beste elementu artistiko bat Ardaizko iturria da, XIII. mendekoa, duela gutxi zaharberritua.
GALTZADA ERROMATARRA (Miliarioak)
Bide honek Caesaraugusta (Zaragoza) eta Burdigala (Bordele) lotzen zituen erromatar bidearen zati batetik pasatzen da.
Galtzada K. a. I. mendean eraiki zen eta 6 eta 8 metro arteko zabalera zeukan. Bertan ibili ziren armada, posta eta salgaiak, erromatar inperioa erori arte.
Ondoren, zaldientzako bide gisa erabiltzen jarraitu zen, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran errepide berriak agertu ziren arte.
Sei miliarioren aurkikuntzaren bidez ibilbidea baieztatu da. Miliarioa, milia bakoitzaren ertzean (milia passum) jartzen zen harrizko mugarria da, gaur egungo 1.481 metroren baliokidea, non grabatu edo margotu egiten zuten hurrengo mansio edo civitetarako distantzia edo hura eraiki edo konpontzeko agintzen zuen enperadoreari buruzko informazioa
Galtzadan zehar dauden miliarioetako batzuk jendearentzat ikusgai daude, hiru Aurizberriko Kontzejuaren Etxean (Erroibar) eta bat Luzaideko Erakusketa Zentroan. Bi guneetarako sarrera doakoa da.
Zubiak
Erroibarko ibai-aberastasunak, izen bereko ibaiarekin eta hainbat erreka eta ibaiadarrekin, arte-balio handiko Erdi Aroko zubien erakusketa handia uzten du.
- Orondrizko zubia: Erdi Aroko zubi ederra, errota zahar baten hondakinen ondoan dago.
- Urniza eta Larraingoako zubiak, Erdi Arokoak dira eta begi bat eta bi begi dituzte, hurrenez hurren.
- Ardaizko zubia, Erroko ibaian dago, Txintxurrimearko arroilan. Zintzur hori oinez zeharka daiteke eta bertan eskalada ere egin daiteke.
Megalitoak
Trikuharriak eta megalitoak giza presentziaren eta historiaurreko erritualen lekuko eta adierazle arkeologikoak dira
Erroibarren anitz daude. Izan ere, adibide gehien dituen Nafarroako bigarren zonaldea da
Zehazki, Aurizberrin hamar bat trikuharri daude, eta horietatik lau egoera onean daude: Dondoro, Artzilo, Mendiaundi eta Baratzeko Erreka
Ardaitzen ere beste lau multzo megalitiko nabarmentzen dira: Ezkiregi, Oiarzabal, Ardaitz eta Garbala.
Sorogainen ere megalito anitz daude. Bide hori zedarritzen duten megalitoek lehen biztanle haiek ehizaren atzetik egiten zuten bidea markatzen digute.
Ermitak
Erroibarren ermita hauek nabarmentzen dira:
- Mezkirizko San Miguel ermita, 1887an eraikia eta 1970an berritua.
- Esnozko ermita, haren aztarnak erdi ezkutatuta daude etxeen artean.
- Ordena monasterio erromanikoaren aztarnak, Zilbetin.
Hilarriak
Ibarraren eta Nafarroako Pirinioen irudi bereizgarririk bada, hilarriak dira.
Etxe bakoitzeko hilobiak identifikatzen dituzten harrizko sorkuntzak dira. Jatorri herrikoia dute, oina trapezio itxurakoa da eta goiko aldeko diskoa zizelkatua izaten da.
Orondritzen eta Aurizberriko hilerrian ikus dezakegu antzinako arte piriniar hau.
Elizak
Erroibarko herri bakoitzean hainbat estilotako eraikuntza kristauen adibideak ditugu: erromanikoa, protogotikoa, Erdi Arokoa edo modernoa.
Denen artean Lintzoaingo eliza erromanikoa nabarmentzen da, XIII. mendeko eliza ederra.