Ibialdiak ibarrean barna

ADI E IZTERBEGI

Mendi lerden hau Arga eta Erro ibaiburuen artean goratzen da, bakarti; Erro ibaiak badu ibaiadar bat, Sorogain erreka.

Mendia

Mendia

Adi mendiko iparraldeko isurialdea Nafarroa Behereko Urepel ibarraren gainetik nabarmentzen da; mila metroko desnibela dago eta Mendebaldeko Pirinioan dagoen glaziazioen frogen arteko lehenengoa da. Adik kokapen estrategikoa du eta bere altuerari esker ikuspegi zabala dauka; hortaz gain Kintoko oihanaren edertasunagatik eta Iruñetik gertu egoteagatik mendi honetara mendizale asko igotzen dira. Mendimazeletatik GR 11 pasatzen da (Auritz-Urkiaga etapa) eta bide horren markak ikusgai daude hemen proposatzen dugun ibilbidean.

Ibilbidearen iraupena: ordu 1 eta 15 minutu.

Desnibela: 400 metro.

Ibilbidearen deskribapena:

Urkiagako lepoa: 912 metro. Urkiagako gainetik ekialderuntz Esnezelaietako mendi pista ateratzen da; pista ibilgailuentzako hertsia dago kate batez. Pagadi eder batetik mendia igotzen dugu. 15 minutu pasatu ondoren Aldudeko ibarra ikusten den lepo batera iritsiko gara.

Bigarren lepora iritsiko gara. Burdinhesian ataka dago eta hura zeharkatuz Izterbegiko bidea hartuko dugu. Pistari jarraituz izei eta laritzezko baso batzuk zeharkatuko ditugu; hala ere pagadia nagusi da inguru horretan.

Hirugarren lepoa eta bizkarra. Ezkerraldean izeidi bat gurutzatzen duen bidea dago, gero ataka bat dago eta, hura zeharkatuz, Izterbegi eta Urepeleko bidea dago. Pista bunker baten ondoan bukatzen da. Ibilbideak maldaren sahietsetik jarraitzen du.

Burdinhesian eta basoaren mugan ataka dago. Eskuinaldean Adi mendia ikusten da. Burdinhesiari jarraituz malda igo. GR 11 zuzen segitzen du eta Adiko iparraldeko malda zeharkatzen du; hor dago glaziar-kubeta bat.

Adi 1.458 metro. Gain luzea eta belartsua. Bertan erpin geodesikoa eta bi buzoi daude. Ikuspegi zabala alde guztietara, batez ere Kinto eta Aldude aldera. Bueltan atakara iritsiko gara, basoaren mugan. Ataka zeharkatu beharrean burdin-hesiari jarraituko diogu. Ezkerretara hartu eta berriro pagadian sartuko gara.

Urkiagako mendi pistara iristeko hirugarren lepoa. Pago baten ondoan etxola baten hondarrak daude. Iparraldeko norabidean jeitsi Izterbegiko noranzkora, pago eta pentzeen artetik.

Mendi-leporik bajuena. Bidegurutzea. Eskuinaldean artzai-etxola dago. Ezkerraldetik Izterbegira igo.

Izterbegi 1.027 metro. Gain zabala eta belartsua; harrizko pareta baten hondarrak ikus daitezke. 141 mugarria. Aldudeko ibarra ikusten da.

ERREBELUKO GAINAK

Ibilbide hau Done Jakue bidean dago, Mezkirizko gainean. Ez dauka zailtasunik, pagadi eta bazkalekuen artetik doa eta erraza da bixarrak topatzea, baso hauetako karraskari txiki arruntak.

Ibilbidearen luzera: 3,5 Kilometro.

Igoeraren desnibela: 130 metro.

Deskribapena:

Irteera Mezkirizko gainetik egingo dugu (aparkalekua).

Bidea hartu eta ataka zeharkatu ondoan, bazkalekuen artetik igoko gara, Auziberriko mugari jarraituz. Igoera bukatu eta pagadi eder eta ospel batean sartuko gara. Bidetik jaitsi, basoan barna, bazkalekuetara atera gabe.

Beheraino jaitsi eta bazkalekura atera, hura zeharkatu Bizkarreteko mugari jarraituz. Bazkalekua zeharkatu ondoan bide zabala aurkituko dugu. Hura hartu eta Doen Jakue Bidera iritsiko gara. Bideari jarraituz, erromesen kontrako noranzkoan, Mezkirizko gainera iritsiko gara.

GOTORLEKU KARLISTAKO BIDEA

Ibilbide hau Done Jakue bidean barna egiten da; eremu horretan gerla karlisten zenbait gatazka gertatu ziren.

Luzera: 5,5 Kilometro.

Igoeraren desnibela: 180 metro.

Deskribapena:

Ibilbidea Erroko elizaren ondoko plazatik iparraldera joanez ateratzen den pistan hasten da.

Pista hortik gora joango gara eta abelzaintzako nabe batera iritsi baino lehenago dagoen bidea hartuko dugu, pentzeak inguratuz. Bidea pinudi batean sartzen da eta baditu trokarte batetik pasatzen diren zati batzuk.

Malda bat igo ondoren mendi pista zabal batera iritsiko gara, “El Fuerte” deitutako bizkar baten oinean; hor gerla karlisten garaiko lubakien arrastoak oraindik nabari dira.

Bost minutuko igoeraren ondoren Done Jakue bideko zati batetik jarraituko dugu.

“Errolanen Pausua” deitutako lepoan Done Jakue Bidea utzi eta beste bide zabal batetik jaitsiko gara. Bide horrek Otsobiko trokartera garamatza eta hori gurutzatu ondoren beste pista bat hartuko dugu, hasierako abelzaintzako nabera iritsi arte, eta handik irteeraren lekura bueltatuko gara.

ITURRUNBURU

Mendi hau Adiko Mendigunearen ekialdean dago, Kantauri-Mediterraniar banalerro hidrografikoan bertan.

Inturrunburu

Inturrunburu

Hego-ekialdeko magaletan malda handiak ditu eta handik Sorogaingo ibarraren goiko aldea dago ikusmenean; iparraldeko magaletik Nafarroa Behereko Urepeleko ibar sakona ikusten da. Sorogainetik hasita egokiena da Odiako erreka-zulotik igotzea, GR 11-ko seinaleei jarraituz.

Iraupena: ordu 1 eta 40 minutu.

Desnibela: 400 metro.

Ibilbidearen deskribapena:

Sorogaingo etxe-ikuilua 860 metro. N-135 errepideko 31. kilometroan Sorogaingo errepidea hartzen da eta etxe-ikuiluraino iristen da, 4,600 kilometro egin ondoren. Aipatutako etxera iritsi baino lehen atseden-gune bat dago, mahai, alki eta erretegiz hornitua. Denboraldiaren arabera, etxean taberna dago. Aparkalekua.

Sorogainen barna sartzen den pistari jarraituz gero bi aldetara pentzeak daude eta baita trikuharri bat ere. Kintoko muga seinalatzen duen errotako gurpil bat dagoen tokian ezkerretara hartu eta Sorogaingo erreka gurutzatu, eta bideari jarraitu Odiako errekara iritsi arte. Bertan dagoen pagadiko bidea igoz Iturrunburuko hegoaldeko magalak gaindituko ditugu.

Aratungo lepoa 1.200 metro. Zabala eta soiluneduna, Adi eta Iturrunburu lotzen dituen burdin-sarea ikusiko dugu. Eskuinaldean zuhaitzez betetako malda ikusiko dugu eta baita hartu behar dugun bidexka ere. 10 minututan Iturrunburuko gainera iritsiko gara. Burdinsareari jarraituz Iturrunburuko bigarren gaina erdietsiko dugu, belardian barna.

Iturrunburuko gainaurrea 1.230 metro. Sorogaingo ibarra menderatzen duen 1.260 metroko altueran hiru burdinsare elkartzen dira: Sorogaindik datorrena, Aztakarritik, Iturrunburu zeharkatuz, datorrena eta orain arte jarraitu duguna, Adiko mendilerroaren gainetik pasatzen dena. Belarditik jarraituz, burdinsarearen ondotik, gailur nagusira iritsiko gara.

MUSKILDAKO HARIZTIA

Ibilaldi erosoa, ongi kontserbatutako harizti bat zeharkatzen du, edozeinek egiteko modukoa. Paisaia basoz, pentzez eta herri txikiz osatua dago.

Luzera: 4,6 Kilometro.

Desnibela: 125 metro.

Ibilbidearen deskribapena:

Ibilbidea Bizkarretetik 300 metrora hasten da, Gaina deitutako tokian. Kanposantuaren ondoko bidea hartu eta hariztian sartuko gara. Lepo batera iritsiko gara, basoaren soilgune baten erdira, eta bertan bidegurutze bat dago; behera egiten duen bidea hartu, pentze batzuen bazterretik pasatuz.

Berehala bidea basoan sartzen da, pago eta hariztien artean. Ibarreko etxe zahareko bidera iritsiko gara, Erro errekaren ondoan.

Bizkarretera joango gara, pentzeen ondotik pasatuz eta basoan sartuko gara berriro, aldapatxo bat igoz. Bidexka pistan bihurtzen da, eta Bizkarreteraino garamatza. Herritik irteera gunera iritsiko gara, 5 minututan, Done Jakue Bidetik.

TIRATUN Y MEARONDO

Adi mendilerroko ekialdekan daude eta Argan urak isurtzen dituen Irunbide errekaren arroa eta Erro ibaira isurtzen den Sorogaingo errekarena bereizten ditu.

Bagoandieta eta Meakondoko gainak Bizkarreta eta Mezkiritzen gainetik nabarmentzen dira. Zilbetiko pagadiak Iruñeko Gaztelu Plazatik 30 minutura daude, eta, egun erdiz, inguruko edozein tontor igo daiteke.

Iraupena: 3 ordu.

Desnibela: 500 metro.

Ibilbidearen deskribapena:

Zilbetiko beitialdetik errekaren ondotik doan pista hartu eta gutxi gora behera 15 minutu pasatu ondoren bidegurutze bat dago. Eskuinaldeko bidea hartu eta bi zubi pasatu ondoan oihanean sartzen den pistari jarraitu, Lizartzuko aldera joanez.

Lizartzuko lepoa. Zabala da eta zuhaitz asko daude. Pisten bidegurutzea. Ezkerrekoa Sorogainera iristen da (GR 12). Eskuinaldera hartu eta bidea igo, gainera iritsi arte.

Tiratun

Tiratun

Tiratun 1.221 metro. Mendi luze eta garbia, bertan kareharria azaleratzen da. Boscos Mendi Taldearen buzoia dago, 1986koa, eta baita Erpin Geodesikoa ere. Ikuspegi ederrak, Erroibarra, Artzeko gainak eta Aezkoakoak, Pirinioetaraino. Mendiaren azpian Meakondo eta Bagoandietako gainak ikusten dira. Horietara iristeko bizkarra jaitsi eta bi tontor horiek bereizten dituen leporaino joan behar dugu. Handik bietako edozeinera dagoen distantzia parekoa da.

Meakondo 1.080 metro eta Bagoandieta 1.110 metro. Mendi borobil eta belartsuak. Bizkarretatik mendi pista bat dago biak bereizten dituen leporaino iristeko.