Monumentuak

ERROTAK ETA ITURRIA

Ibarrean izan diren errota guztietatik bakarra gelditzen da: Uretakoa.

Ardaizko iturria

Ardaizko iturria

Duela gutxi berritu dute, egitura zaharra mantenduz eta desagertutako mundu zein errotazain ogibidera hurbiltzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Balio handiko beste eraikin bat Ardaizko sarreran dagoen iturria da, XIII. mendekoa, duela urte batzuk berritua.

JAUREGIAK

Erroibarren izan diren jauregiek ibarrak izan duen garrantzi historikoa erakusten digute.

Erron bi jauregi izan ziren, susokoa eta yusokoa; Uretako Jauregia da, beharbada, historikoki garrantzizkoena, bertan zaldun inportanteak jaio zirelako; Jauregi hori Armeri-Kaboa izateaz gain Uretako leinuarena izan zen.

ZUBIAK

Erroibarren Erdi Aroko zubiak daude, balio artistiko handikoak.

Gehien nabarmentzen dena Orondrizkoa da, errota zaharraren aurrien ondoan dago; Urnizan begi bakarreko zubia dago eta Larraingoan bi begikoa. Ardaiztik hurbil beste zubi bat dago, Erro ibaiaren gainean, Txintxurrimear deitutako arroilean.

BASELIZAK

Mezkirizko Done Mikel baseliza nabarmentzen da, 1887an eraikia eta 1970an berritua; hortaz gain Esnotzen ere baseliza zegoen eta haren aurriak herriko etxe batzuen artean ikusi ahal dira.

Zilbetin monastegi erromanikoa zegoen, eta haren eraikin batzuk egun ikusi ahal dira, Ordena izenez ezagutuak.

ELIZAK

Ibarreko elizak estilo askotakoak dira, erromanikoak, lehengotikoak, Erdi Arokoak edo modernoak, estilo arkitektonikoak askotan bata bestearen gainean eraiki izan dira.

Eraikin horietako eredu bikaina Lintzoaingo eliza da, XIII. mendeko eliza erromanikoa.

HILARRIAK

Hilarriak herri-artearen parte dira eta etxe bakoitzeko hilobiak identifikatzeko jartzen dira. Badute trapezio formako oina eta goiko partea borobil itxurakoa; goiko partea gehienetan apaindua izaten dute, bai

Hilarriak

Hilarriak

aurreko zein atzeko aldetik.

Ibarrean hilarri asko zeuden eta horietako batzuk oraindik gordeta daude, Orondritzen adibidez.

Aurizberrin 25 berreskuratu eta sailkatu dira, XVII eta XVIII. mendetakoak eta egun museo txiki bat osatzen dute, kanposantuaren ondoan.

MEGALITOAK

Erroibarren trikuharri asko dago eta Nafarroako bigarren eskualdea da trikuharri kopuruari begiratuta

Aurizberri da gehien dituena, guztira hamar trikuharri, eta horietatik lau ongi zainduta daude: Dondoro, Artzilo, Mendiaundi eta Baratzeko Erreka. Ardaitzen ere lau multzo megalitiko daude: Ezkiregi, Oiarzabal, Ardaitz eta Garbala.

Eta bukatzeko, ezin utzi aipatu gabe Sorogain, toki horretan ere megalito asko baitago.