Gastronomia

Festetan plater tipikoenak izan dira zopa, tripotxak, bildotsa txilindroi erara (bildotsa patata eta piperrekin gisatua) eta, postrez, arroz-esnea edo arrautza-esnea.

Gozogintzan piperropilak dira aipagarriak, hirinez, arrautzez, anisez eta azukrez egindako pastak, “zortzi” baten itxurakoak eta labean egosiak.

Ardi-esnez gaztamina egiten zen eta eztia egitea ere oso tipikoa zen. Txerri urinez, hirinez, azukrez eta kanelaz “txantxigorrak”  egiten ziren.

Eta edarien artean pattarra egiten zen, eta egun ere egin ohi da, sagarmiñez, eta baita  patxaka eta patxarana ere.

 

Volver arriba