BANDOA: HELDUEN HEZIKETA
Bizilagun hori:
Nafarroan helduen heziketa zonifikatua dagoen arabera, Erroibar eta Auritz Zangozako eskualdean daude.
Ikasturte honetan, azkenekoetan bezala, helduen oinarrizko heziketari dagokionez gure eskualdean Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden aukerak hauek dira:
? Larraingoa: bertako Komunitate Terapeutikoan desintoxikazio prozesuan daudenei zuzendutako heziketa eta oinarrizko trebetasunen inguruko ikastaroak.
? Agoitz: espainiera ikastaroa atzerritarrentzako.
? Zangoza: espainiera ikastaroa atzerritarrentzako eta oinarrizko trebetasunen inguruko ikastaroa heldu adimen-desgaituentzako.
Gure eskualdeko bizilagunek urrutiko ikastaro hauek egin ahal dituzte:
? Helduentzako Bigarren Heziketa, DBHren pareko ikasketak. Iruñeko Felix Urabayen BHIan egin ahal da. Bere web orrian informazio gehiago aurkituko duzu: http://centros.educacion.navarra.es/iesnapa/
?
? Urrutiko Batxillerra. Iruñeko Felix Urabayen BHIan egin ahal da.
?
? Mentor Formakuntza Geletako ikastaro ez arautuak. Aurizko Mentor Formakuntza Gela hertsi zenetik horrelako ikastaroak egiteko interesa duenak Iruñeko Jose Mª Iribarren Mentor Formakuntza Gelan matrikulatu behar du. Hara izena emateko eta azkeneko proba egiteko bakarrik joan beharko du, ikastaroak etxetik egin ahal baitira, tutore birtualaren laguntzaz. Ikastaro horien inguruko informazio gehiago hemen aurkitu ahal duzu: https://centrovirtual.educacion.es/mentor/inicio.html
Honako informazioa baliagarria suertatuko zaizulakoan, agur
Erroibar, 2012ko urtarrilaren 27a
ALKATEA
2010eko URAREN TASA ETA SANEAMENDU KANONA
Uaren Tasa eta Saneamendu Kanonari dagozkien errezibuak ordaintzeko epea 2010eko maiatzaren 22an bukatuko da. Data horretatik aitzina %20ko errekargua izanen dute.
Bi prozedura daude ordaintzeko:
1. Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.
Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik ordainketa epearen azken egunean, eta etxera igorriko dizkie bizilagunei.
2. Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek Erroko Rural Kutxako bulegora joan beharko dute ordaintzera eta errezibu-eredua eraman beharko dute.
Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenek, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko dute.
Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira udaletxeko bulegoetan.
2010eko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
Ibilgailuen gaineko Udal Zergari dagozkion errezibuak ordaintzeko epea maiatzaren 7an bukatuko da. Data horretatik aitzina %20ko errekargua izanen dute.
Bi prozedura daude ordaintzeko:
1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.
Ordainketa epearen azken egunean Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik eta etxera igorriko dizkie bizilagunei.
2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek Rural Kutxan Erron duen bulegora joan beharko dute eta bertan ordainketa egin, etxera igorriko zaien errezibu eredua erabiliz.
Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenek, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko dute.
Erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira udaletxeko bulegoetan.