2020eko apirilak 16

ALKATEAREN EBAZPENA, FUNTSEZKO ZERBITZUAK COVID-19

EBAZPENA 62/2020 ZK.

Enrique Garralda Erro alkate jn.

 

2020ko apirilaren 7an Udal honetako Alkate udalburuak jarraian transkribatzen den Ebazpena eman zuen:

 

Osasunaren Mundu Erakundeak 2020ko martxoaren 11n COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera nazioarteko pandemia-egoera izendatu zuen. Estatuan eta nazioartean gertaeren bilakaera azkarra izan denez, berehalako neurri eraginkorrak hartu behar izan dira egoera horri aurre egiteko.

Aurrekoa arintzeko, martxoaren 14an 463/2020 Errege Dekretua eman zen, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratuz.

Ez da nahikoa izan, eta horregatik eman da martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera luzatzen duena (COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du).

Aurrekoaz gain, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, oinarrizko zerbitzuak ematen ez dituzten eta beren lana aurrez aurrekoa ez den lan-modalitateren baten bidez garatu ezin duten besteren konturako langileentzat baimen ordaindu berreskuragarria arautu da, COVD-19ren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko. Gogoratu behar da arauaren helburua ez dela administrazioaren jarduera etetea, baizik eta jendearen joan-etorriak gutxitzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan, Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barne Arazoetako Kontseilariaren martxoaren 30eko 54/2020 Foru Aginduaren bidez, aurrez aurreko jarduera etetea onartu da, funtsezko zerbitzu publikoak emateko eskumena duten unitateak izan ezik. Are gehiago, funtsezko zerbitzu publiko gisa kalifikatutako unitateetan ere saiatu beharko da langileek beren lana modalitate ez-presentzialean egiten, ahal den guztietan, eta aurrez aurreko lana egin ahal izango da, baldin eta horrek berekin badakar emandako zerbitzuen izaera edo zerbitzu publikoa behar den denbora gutxienean behar bezala ematen dela bermatzeko ezinbestekoak diren zerbitzuak.

Ikusirik udal-alkatetzari dagozkiola Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 21. artikuluaren 1.m) atalak ematen dizkion ahalmenak, aparteko eta presazko beharrizana dagoenean beharrezko eta egoki diren neurriak hartzeko, eta alkatetzak ebazpen bidez zehaztu behar duela bere zerbitzuetako zeintzuk diren funtsezkoak edo ez, eta, ondoren, horien prestazioa arautu behar duela.

Hortaz,

EBATZI DUT:

1.- Honako Zerbitzuak Funtsezkoak izendatzea:

1.1 Eraikin publikoak garbitu eta desinfektatzeko Zerbitzua

Atxikitako langileak:

Adriana Marmaun Juanena  Garbitzailea. Aurrez aurreko lana.

1.2. Funtsezko zerbitzuak emateko beharrezkoak diren Administrazio Zerbitzuak

Atxikitako langileak:

Idazkaritza eta Kontuhartzailetza

. Marisol Ezcurra Irure Idazkari-Kontu-hartzailea.  Telefonoz zein telematikoki egongo da eskuragarri alarma-egoerak irauten duen bitartean.  Ahal den neurrian, eta eskura dauden baliabideen arabera, telelanaren modalitatean emango da zerbitzua, baina Udalaren bulegoetara joan beharko da, gainbegiratzeko, kontrolatzeko, sinatzeko, posta elektronikoa kontrolatzeko eta abarretarako.

Kontabilitate eta administrazio zerbitzuak.

. Anabel Erneta Erro: Administrari Laguntzailea. Telefonoz zein telematikoki egongo da eskuragarri alarma-egoerak irauten duen bitartean.  Posible den neurrian eta eskura dauden bitartekoen arabera, telelanaren modalitatean emango da zerbitzua, baina Udalaren bulegoetara joan beharko da sarrerak/irteerak erregistratzeko, telefono bidezko arreta emateko, gaiak edo baliabide teknologikoak hala eskatuz gero bakarrik arreta pertsonala emateko, posta elektronikoak jasotzeko eta erregistratzeko, abisuak jasotzeko eta kudeatzeko, etab.

. Mª Jose Garralda Zubiri: Administrari Laguntzailea. Telefonoz zein telematikoki egongo da eskuragarri alarma-egoerak irauten duen bitartean.  Eskura dauden bitartekoen arabera, telelanaren modalitatean baizik ez du zerbitzua emanen.

Euskara Zerbitzua

. Teresa Iribarren Larrea: Euskara teknikaria. Telefonoz zein telematikoki egongo da eskuragarri alarma-egoerak irauten duen bitartean.  Eskura dauden bitartekoen arabera, telelanaren modalitatean emanen du zerbitzua.

1.3 Zerbitzu anitzetako langileak COVID-19k eragindako osasun-krisialdian. Atxikitako langileak:

. Xabier Zia Urrutia: Zerbitzu Anitzak. Ahal den neurrian, eta eskura dauden bitartekoen arabera, aurrez aurre emango da zerbitzua bailarako udal-dermioa desinfektatzeko, pertsona kalteberak hornitzeko, kontrola eta zaintza egiteko, matxurak konpontzeko, ezbeharrak konpontzeko eta udal-instalazioak mantentzeko, eta udalaren funtzionamendurako funtsezkoak diren aire zabaleko gainerako lanak egiteko.

2.- Udaleko zerbitzuen lan-bilerei dagokienez, ahal den neurrian horiek saihestuko dira, bideokonferentziaren erabilera sustatuz eta erabiliz.

3.- Ebazpen honetako neurriak eta jarraibideak indarrean egongo dira COVID-19k eragindako alarma-egoera amaitzen den arte.

4.- Ebazpen hau interesdunei eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari helaraztea hurrengo bilkuran, legezko ondorioetarako.

Erroibar, 2020ko apirilaren 7a

EL ALCALDE/ALKATEA              LA SECRETARIA/IDAZKARIA

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba