2020eko ekainak 15

BICIMUGI EUROPAKO PROIEKTUA

ERROIBARKO ALKATEAK bizilagunei jakinarazten die lanean ari dela EuroVelo proiektuan NASUVINSA Sozietate Publikoarekin batera:

  1. EuroVelo kontinente osoa lotzen duten distantzia luzeko bizikleta-bideen Europako sarea da. Europako Txirrindularien Federazioak bultzatzen eta koordinatzen du sarea (European Cyclist Federation, ECF). Ibilbideak distantzia luzeko zikloturistek eta auzotarrek eguneroko joan-etorrietarako eta aisialdirako erabiltzeko eta gozatzeko diseinatuta daude.
  2. Horien guztien artean, BICIMUGI Europako Proiektua (EuroVelo 3 (EV-3) “Erromesen Ibilbidea” (Trondheim-Santiago de Compostela)) Nafarroako Foru Komunitatetik igarotzen da, eta haren sustapenak tokiko mugikortasun iraunkorra eta zikloturismoa sustatzen ditu, bai eta landa-garapena ere, bidearen eragin-eremuaren despopulazioa geldiarazten eta garapen ekonomikoa sustatzen lagunduz. EuroVelo 3 ibilbidearen trazadura (Nafarroako zatia) jasotzen duen mapa bat erantsi da 1. Eranskin gisa.

Europako BICIMUGI Proiektuak inkesta bat prestatu du, lehen fasean gure herrietako mugikortasuna gaur egun nolakoa den eta herritarrek bizikletarekiko duten sentsibilitatea ezagutzeko.

Garrantzitsua da, proiektua arrakastatsua izan dadin, Nafarroako populazio-espektro zabal baten iritzia ezagutu ahal izatea. Horregatik, interesa duten bizilagunei inkesta hori egiteko eskatzen zaie,  udalaren web orrian agertzen den estekan sartuta uztailaren 15a baino lehen, hori baita inkesta egiteko azken eguna.

Inkesta betetzeko lotura: https://arcg.is/K5XXC

Guztion parte hartzea eskertzen dugu.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba