2024ko otsailak 29

PIRINIOETAKO VI. MIKROIPUIN LEHIAKETA

Abian da Pirinioetako VI. Mikroipuin Lehiaketa. Artzibarko, Aurizko, Erroibarko, Luzaideko eta Orreagako Udaletako eta Aezkoako, Erronkariko eta Zaraitzuko Batzarre Nagusietako Euskara Zerbitzuek antolatu dute.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 5ean bukatuko da.

Partehartzaileak 16 urtetik gorakoak izanen dira eta Pirinioetan bizi, erroldaturik egon edo etxebizitza izan behar dute.

Mikroipuinak euskaraz idatziko dira eta gehienez ere 100 hitz izanen dituzte. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira.

Bi sari emanen dira:

1. Saria: 150 €

2. Saria: opari-txekea (Elkar).

Sari-banaketa maiatzaren 3an, 18:00etan, eginen da Aurizko Kultur Etxean.

 

 

Volver arriba