2022ko urtarrilak 14

UE-14 Exekuzio Unitatea birzatitzeko Proiektua. Hasierako onespena.

ERROIBAR

 

UE-14 Exekuzio Unitatea birzatitzeko Proiektua. Hasierako onespena.

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 11ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion UE14 Exekuzio-Unitatea birzatitzeko proiektuari, Dolores Goyenaga Villabonak sustatua, UE14 birzatitzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 b) eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

 

Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira, eta espedientea ikusgai egongo da udal honetako idazkaritzaren bulegoetan.

 

Lintzoain, 2022ko urtarrilaren 11. Alkate-udalburua, Enrique Garralda Erro.

 

Volver arriba