2022ko apirilak 17

SOROGAINGO BAZKALEKUEN APROBETXAMENDUA 2022.URTEA

SOROGAINGO BAZKALEKUEN APROBETXAMENDUA 2022. Urtea

 

2022ko apirilaren 6an egindako bilkuran Sorogaingo bazkalekuen 2022ko aprobetxamenduaren arauak onartu ziren aho batez, hona hemen:

 

1.- Frantses ardi-azienda sartzeko debekua mantentzea 2022. urtean.

2.- Frantziako eta kanpoko zaldi-azienda sartzeko debekuari eustea.

3.- Sorogaingo bazkalekuen aprobetxamenduaren 2022ko arauak onestea:

3.1. Aziendaren antolamendua:

  1. Azienda Arbilletako eremuan sartu ahalko da Maiatzaren 1etik Aldaketa hori Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituzten Ordenantzaren 39. Artikuluan oinarrituta egin da: 39. Artikulua.- Klimatologiako baldintzengatik edo bolumenaren kalitateagatik egoki jotzen bada, Erroibarko Udalak erabaki dezake azienda sartzeko egunak aldatzea.
  2. Debekaturik dago egun hori baino lehen azienda sartzea Sorogaingo bazkalekuetan.
  3. Maiatzaren 7an ibarreko aziendaren marka egingo da eta ezkerraldea zabalduko da.
  4. Maiatzaren 7tik 21era Arbilletako eremua errespetatuko da.

 

3.2. Udalak, egoerak hala eskatuta, aziendaren antolamendua aldatu ahalko du.

4.- Sorogaingo bazkalekuen aprobetxamenduaren 2022ko kanonak honakoak izatea:

  1. a) Ibarreko azienda:

Behi-azienda                        33,00 €

Zaldi-azienda                       43,00 €

Ardi-azienda(Maiatza)          4,30 €

Ardi-azienda (Uztailak 15)   2,15 €

Ahuntz-azienda                     4,50 €

  1. b) Frantses-azienda:

Behi-azienda                        71,00 €

  1. c) Kanpoko azienda:

Behi-azienda                        71,00 €

5.- Debekuak:

  1. Aurizko arrazakoak ez diren garañoak sartzea debekatzea
  2. Idiskoak eta zezenak sartzea debekatzea .

 

6.- Aziendaren markak ondoko toki eta ordutegian eginen dira:

– Udaberriko marka: 2022ko maiatzaren 7an, 9:00etatik 14:00etara, Sorogaingo korlean.

– Urepeleko marka: 2022ko maiatzaren 21ean, Urepelen, 10:00etatik aitzina.

7.- Marka egunetan markatzen ez diren azienda guztiak, justifikatutako arrazoi handiagorik ez bada, ostiraletan bakarrik markatu ahalko dira Sorogaingo eskortan (etxearen ondokoan), 8:00etatik 14:00etara. Azienda horiek %10 gehiago ordainduko dute. Azienda aldaketak egiten dutenei %10 gehiago kobratuko zaie.

8.- Sorogainen bazkatzera sartuko diren azienden jabeek horien legezko osasun ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte bazkalekuetara sartu baino lehen.

 

9.- a) Sorogainen azienda sartzeko interesa duten Erroibarko bizilagunek izena eman beharko dute udaletxean urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehen.

Ordaintzeko baldintzak: Sorogainen sartuko den aziendaren prezioaren %50 urteko apirilaren 30a baino lehen ordaindu behar da. Ordainketa hori azienda sartu baino lehen egin behar da. Gainerako %50a urteko uztailaren 31 baino lehen ordainduko da. Aipatutako zenbatekoak ordaintzen ez dutenei Udalak ez die PAC delakoarentzako hektarearik ziurtatuko eta hurrengo urtean ezingo dute aziendarik sartu Sorogainen.

Uztailean sartuko den aziendari dagokion kopuru guztia urteko abuztuaren 31 baino lehen ordainduko da.

10.- Baigorriko Sindikatuak Sorogainen sartuko den aziendaren zerrenda urteko maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu beharko du, baita dagokien kanona ordaindu izanaren agiria ere.

11.- Urepeleko Markaren egunean Sorogainen sartuko den frantses aziendaren %75 gutxienez oinez sartu behar da; gainontzekoa kamioietan sartu ahalko da Baigorriko Sindikatuak baimendu ondoren.

12.- Udaberriko markan Sorogainen bazkatzera sartuko diren ibarreko aziendak, data hori baino lehen ere sartu ahalko dira, baina Arbilleta eremuan bakarrik. Azienda horiek Marka egunean korlera jaitsi beharko dira nahitaez.

Modu berean, marka eguna ez den beste egun batean azienda sartuko duten Erroibarko eta Frantziako abeltzain guztiek, ezarritako kanonaren %20ko errekargua ordaindu beharko dute. Kasu horietan ezingo da inolako arrazoi justifikaturik alegatu.

13.- Sorogainen sartu ahal den azienda kopurua baino gutxiago sartuko balitz,  uztailaren 15etik aitzina Udalak aukera emango die lehenengo Ibarreko abeltzainei, eta, ondoren, kanpokoei, uztailaren 15etik aitzina azienda belar-erdira sartzeko. Kasu horretan ordainduko den kanona denboraldi osoari dagokionaren %50 izango da.

14.- Abeltzain bakoitzeko UGM kopurua gehienez ere 70 UGM izanen da.

15.- Abeltzainek azienda Sorogainera eramaten duten aldiro guardari jakinarazi beharko diote, bazkalekuak behar bezala kontrolatzeko.

16.- Irailaren 1etik aitzina sartuko den ardi-azienda buru bakoitzeko 1,3 € kobratuko da.

17.- Marka egunean ez da aziendarik markatuko gurdien barnean.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba