2018ko irailak 12

NANa BERRITZEA

NANa BERRITZEA

NANaren unitate mugikorra Aurizko udaletxera etorriko da azaroaren, aurreko urteetan bezala (data zehatzak aurrerago zehaztuko dira), NANa berritzeak egitera: Lehenengo agiriak, berritze arruntak eta helbide aldaketak.EZ dira NAN agiri urdinak berrituko ezta filiazio daturik aldatuko; beharrezkoa da gutxienez 40 eta gehienez ere 84 pertsona interesdun egotea.Interesdun guztiek izena eman behar dute telefono hauetara deituz 948760032-948768011 (Anabel) 2018ko azaroaren 13ko 14:00ak baino lehen.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

 AGIRIA BERRITZEKO:

. Argazki berri 1 (koloretakoa, fondo txuria eta  aurpegi garbia)

. NANa

NANa GALDU EDO EBASTEAGATIKO BERRITZEA:

. 2 Argazki berri (koloretakoa, fondo txuria eta aurpegi garbia)Galdutako edo ebatsitako NANa elektronikoa denean, argazkia beharrezkoa izan daiteke (kasuen arabera)

. Salaketa egin denean agiria ekarri behar da.

Agiria berritu behar duenak 14 urte baino gutxiago baldin badu, aita, ama, tutorea edo ahalordedunarekin etorri beharko du, pertsona horrek ere  NANa aldean daramala.

NANa LEHENENGO ALDIZ EGIN BEHAR DENEAN:

. Hitzez hitzeko Jaiotze Ziurtagiria, Erregistro Zibilak egina (gehienez ere 6 hilabete lehenagokoa) eta “NANa egiteko bakarrik luzatua”.

. Erroldatze ziurtagiria (kontuan hartu 3 hilabeteko balioa besterik ez duela izaten)

. Argazki berri 1 (koloretakoa, fondo txuria eta aurpegi garbia)

. Agiria berritu behar duenak 14 urte baino gutxiago baldin badu, aita, ama, tutorea edo ahalordedunarekin etorri beharko du, pertsona horrek ere  NANa aldean daramala.

NOTICIAS RELACIONADAS

BANDOA

BANDOAErroibarko Udalak, 2025eko martxoaren 17an, enkante publikora atera du, plegu itxiaren prozeduraren bidez, ERROIBARKO UDALAREN JABETZAKOA DEN SOROGAINGO ATER...

MEASKOITZ

Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea, gutun-azal itxiaren bidez, 45,53 ha-ko azalera duten “MEASKOITZ” ...

TXANGOA

Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea, gutun-azal itxiaren bidez,355 ha-ko azalera duten “TXANGOA” l...

Volver arriba