2020eko maiatzak 7

Nafarroako Elikagaien Bankuaren “La Gran Despensa” kanpaina

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioarekin elkarlanean aritzen da. Fundazio horrek gure erkidegoko hainbat udalerritan gehien behar dituzten pertsonei elikagaiak banatzen dizkie.

Egunotan, bankuaren jardunak bi gertakari nagusi bizi izan ditu:   Batetik, ezin izan dute “La gran recogida” deituriko kanpaina antolatu. Gogoratu beharra dago, kanpaina horretan milaka pertsonek supermerkatuetan elikagaiak ematen dituztela bankuarentzat. Bestetik, bankura elikagaien bila doan jende kopurua handitu da koronabirusaren pandemiak eragindako krisi ekonomikoa dela eta.

Aipatu bi erronkei aurre egiteko, bankuak “La Gran Despensa” deituriko kanpaina berria abiatu du. Bertan, herritarrek ekarpen ekonomikoak egin ditzakete egoerari aurre egiten laguntzeko.

 

Volver arriba