2022ko abuztuak 3

Lan eskaintza: Pirinioko Planaren dinamizazioa

Cederna Garalur elkarteak teknikari-dinamizatzaile bat kontratatu nahi du Pirinioko Planaren garapenean  lan egiteko.

 Cederna Garalur elkarteak teknikari-dinamizatzaile bat kontratatuko du, Pirinioko Planaren garapenaren ardura duen GuPirinioa lantaldearen partaide izateko.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa, B1 gidabaimena eta kotxea;  hortaz gain, kontuan hartuko dira hizkuntzen ezagutza, euskararena batez ere, garapen agente bezala dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua, baita lan taldean lan egiteko gaitasuna ere.

Lanaldi osoko kontratua eskaintzen da, aldi batekoa hasieran. Kontratazioa indefinitua bilakatu daiteke lan taldean ongi egokituz gero eta Pirinioko Planak aurrera jarraitu ezkero.

Curriculumak, hizkuntza tituluekin eta lan-bizitzaren ziurtagiriarekin batera, info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “GuPirinioko teknikaria” izanen delarik.  2022ko abuztuaren 17an 14:00etan amaitzen da aurkezteko azken eguna. Argibide gehiagorako: www.cederna.eu/eus web orrian edo 948 20 66 97 telefono zenbakian.

Volver arriba