2021eko irailak 24

GU PIRINEO

2021eko azken hiruhilekoan hiru ikastaro antolatu ditugu lau herritan: SormenPirinioa blokeko bat, ZainduPirinioako beste bat eta azkena EkinPirinioa blokeari dagokiona.

Lehendabizikoa, Kati Leatxek emandako “Narratiba komunitarioa jorratzeko tailerra” izanen da eta gazteleraz izanen da, aurreko hiruhilekoa atzeratu izan zena. Erronkarin izango da, urriaren 7, 14 eta 21ean, 17:30etik 19:30era. Ikastaro hau herritar guztiei zuzenduta dago.

Bigarrena, “Funtsezko trebetasun pertsonalak: ongizate emozionala, komunikazio-trebetasunak, helburuak eta ekintza-plana”, Marijo Waliñok emango du. Honen helburua parte-hartzaileak gizarte-trebetasun giltzarriak garatzea, helburuak ezartzea eta banakako plana egitea da. Ikastaroa Nagoren eginen da, urriaren 18, 20, 25 eta 27an. Saioek 3 ordu iraunen dute, 16:30etik 19:30era. Ikastaro hau herritar guztiei zuzenduta dago.

Azkenik, “Photoshop eta marka diseinua”, Javier Eciolazak eskainia, Photoshop programaren hastapenak, irudiak eraldatzea, marka sortzea, eta lortutako ezagutzak praktikan jartzea izanen du helburu. Ikastaro hau bi lekutan eginen da: Otsagabian azaroaren 3, 10, 17 eta 24an izanen da, 10:30etik 13:30era. Aurizberrin azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean eskainiko da, 16:30etik 19:30era. Ikastaro hau herritar guztiei zuzenduta dago.

Formakuntza guztia aurrez aurre eginen da eta COVID19aren ondorioz eudkiera mugatua da. Beraz, izena emateko ordena jarraituko da. Izena emateko epea irailaren 22tik ikastaroak hasi baino hiru egun lehenago artio izanen da. Izen emateak Pirinioko Plana-Gu Pirinioa web orriaren bidez egin daiteke: www.gupirinioa.eus/eu/zerbitzuak

KURSOATOKIADATAORDUA
Narratiba komunitarioa jorratzeko tailerraErronkari Ibarreko BatzordeaUrriak 7, 14 eta 2117:30-19:30
Funtsezko trebetasun pertsonalakArtzibarko UdaletxeaUrriak 18, 20, 25 eta 2716:30 – 19:30
Photoshop eta marka diseinuaOtsagabiako Osasun EtxeaAzaroak 3, 10, 17 eta 2410:30 – 13:30
Aurizberriko KontzejuaAzaroak 4,11, 18 eta 2516:30 – 19:30

Harremanetarako informazioa: 647699366 – info@gupirinioa.eus

Volver arriba