EZOHIKO BILKURARAKO DEIA
EZOHIKO BILKURARAKO DEIA. 2025-05-29
ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:
COVID-19ren Pandemiak eragindako inguruabar bereziak kontuan hartuta, martxoaren 25eko 2/2020 Foru Dekretuan eta apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legean ezarritakoa betez, zeinak koronabirusaren osasun-krisiak (COVID-19) eragindako inpaktuari erantzuteko presako neurriak onartzen baititu, eta tokiko tributuen ordainketa ahal den neurrian errazteko
Ebatzi dut:
1.- 2020ko ekitaldiari dagokion tokiko tributuak ordaintzeko epea luzatzea. Hauek dira epe berriak:
IMPUESTO / ZERGA | FECHA LIMITE / AZKEN EGUNA |
2º Semestre agua 2019 Ura 2. seihilekoa | Ekainak 30 de junio |
Impuesto Vehículos de tracción mecánica IVTM Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga TMIGZ | Uztailak 30 de julio |
1º Semestre agua 2020 Ura 1go. seihilekoa | Urriak 30 de octubre |
Impuesto de actividades económicas IAE Jarduera ekonomikoen gaineko zerga JEGZ | Azaroak 30 de noviembre |
Contribución territorial / Lurralde kontribuzioa | Azaroak 30 de noviembre |
2.- Udalaren diru-kutxari zerga, ordainarazpen parafiskal, prezio eta, oro har, zuzenbide publikoko diru-sarrera gisa jaso behar dituen kopuruengatik zor zaizkion zenbatekoak zatitu ahal izanen dira, borondatezko aldian zein epe exekutiboan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta 2013ko otsailaren 20ko osoko bilkuraren akordioan ezarritako baldintza eta betekizunen arabera, betiere zordunaren egoera ekonomiko-finantzarioak galarazten badio, aldi baterako, ordainketa garaiz egitea eta geroratzearen bidez eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baldin baditu; egoera hori bere horretan mantenduko du geroratzeak iraun bitartean.
3.- Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten den lehenengo ohiko bilkuran.
Erroibar/Valle de Erro, 07 de mayo de 2020/2020ko maiatzaren 07a
EL ALCALDE/ALKATEA
EZOHIKO BILKURARAKO DEIA. 2025-05-29
Aurizberriko Kontzejuak Ederrena taberna-jatetxea ireki eta ustiatzeko emakida esleitzeko lizitazio prozesua hasi du.Hona hemen lizitazio iragarkia eta baldintzen agiria: ...
2025-BANDO SUBASTA BARRA DIA DEL VALLE-