2023ko abuztuak 10

ABISUA

ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

Gure bailarako sute-arriskuaren aurreikuspenaren egoera ikusita, (https://www.aemet.es/es/eltiempo/prediccion/incendios?k=nav) eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzeko ekainaren 16an emandako  222/2016 FORU AGINDUA aplikatuz, abuztuaren 10ean, 11n, 12an, 13an eta 14an:

  • Eremu ireki guztietan ezin izango da surik piztu, eta debeku horrek lurzoru urbanizaezin osoari eragingo dio. Debeku horretan sartzen dira komunikazio-bideetako atsedenlekuak, bai eta jolaserako eta kanpatzeko guneak ere, horretarako prestatutako guneak barne. Debeku horren barruan sartzen da, halaber, espazio irekietako sua, hala nola aisialdiko baratzeak. (8. Artikulua)
  • Debekatuta dago material piroteknikoa sartzea eta erabiltzea:
  • Lurzoru urbanizaezin guztian.

o  Hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian, jaurtiketa puntua zuhaitz, zuhaixka, sastraka edo belar-landaretzaz estalitako lursailetik 400 metro baino gutxiagora dagoenean (larreak edo belardiak eta nekazaritza-laborearen berezko landaredia barne, besteak beste).

  • Material piroteknikoaz gain, debeku honetan sartuko dira sua duten edo sutea eragin dezaketen puxika edo faroltxo hegalariak edo bestelako elementu hegalariak ere. (9. Artikulua)
  • Debekatuta dago motordun ibilgailuak baso-pistetatik eta beste landa-bide batzuetatik ibiltzea, baldin eta, Estatuko Meteorologia Agentziaren informazio meteorologikoaren arabera, baso-sutearen arrisku-indizea muturreko mailakoa bada, 10. artikuluan adierazitako salbuespenetan izan ezik. (Ibilgailu ofizialak edo baimenduak) (10. Artikulua).
  • Debekatuta dago mendietan eta mendien inguruan 400 metroko zerrendan kokatutako landa-eremuetan makinak eta ekipoak erabiltzea, baldin eta horien funtzionamenduak deflagrazioa, txinpartak edo deskarga elektrikoak sortzen baditu. (10. Artikulua).
  • Era guztietako espazio irekietan ezingo da erromeria eta jai tradizionalei lotutako surik piztu, eta debeku horrek lurzoru urbanizaezin osoari eragingo dio. (11. Artikulua).

Suaren erabilerari buruzko araudiaren gaineko ohiko galderetarako, honako dokumentu hau kontsulta daiteke:

https://www.navarra.es/documents/48192/25210680/FAQs+incendios.pdf/5671b369-d64f- 7247-5430-b6216613ed63?t=1683733365514

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

Erroibar, 2023ko abuztuaren 10a

ALKATEA

NOTICIAS RELACIONADAS

TXANGOA

Erroibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea, gutun-azal itxiaren bidez,355 ha-ko azalera duten “TXANGOA” l...

NANa BERRITZEA

Maiatzaren 28an NANa berritu ahalko da Aurizko udaletxean, aldez aurretik izena emanda maiatzaren 16a baino lehen.

Volver arriba