2020eko uztailak 10

2020ko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

2020ko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

 Ibilgailuen gaineko Udal Zergari dagozkion errezibuak ordaintzeko epea uztailaren 31n bukatuko da. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko da eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dira.

Bi prozedura daude ordaintzeko:

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.

Ordainketa epearen azken egunean Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik.

2.- Zergaren ordainketa helbideratu EZ duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN  ordaindu behar dute.

Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi duen orok, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko du.

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.

Lintzoainen, 2020ko uztailaren 7an

Volver arriba