2017ko Hiri eta Landa KONTRIBUZIOA
2017ko Hiri eta Landa Kontribuzioari dagozkien errezibuak ordaintzeko epea 2017ko azaroaren 20an bukatuko da. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko da eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dira.
Bi prozedura daude ordaintzeko:
1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.
Ordaintzeko epearen azken egunean, Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik eta etxera igorriko dizkie bizilagunei.
2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN ORDAINDU BEHAR DUTE, honako kontu zenbakian: ES93 3008 0058 1207 1218 1213.
Nahi izanez gero, hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu ahal da.
Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
ESKOLA GARRAIOA 2025/2026
Erroibarko Udalak TOKI ADMINISTRAZIOKO ETA DESPOPULAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA – Nafarroako Gobernuko Demografia eta Lurralde Egituraketaren Erronkarako Zerbitzuarekin HITZA...
LOIZUKO GIZONA – IBILALDI GIDATUA EKAINAK 21
♀️ IBILALDI GIDATUA , duela 11.500 urte Loizuko Gizonaren inguruneko flora, fauna eta paisaia ezagutzeko.Ibilbide erraza Aintzioan eta Loizun barna.IGANDEA/DOMI...
