AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

urtarrila 14, 2022

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAN Berdintasun Diagnostikoa egiteko, inkesta bat egingo zaie gure eskualdeko herritarrei.

Garrantzitsua da parte-hartze handia lortzea, azterlanaren ondorioak garrantzitsuak izan daitezen. Horregatik, inkesta hau zabaltzen eta bete ondoren jasotzen laguntzea eskatzen dizuegu.

INKESTA DIGITALA

Inkesta hau formatu digitalean dago prestatua, eta horrek aukera ematen du whatsapp bidez azkar eta erraz zabaltzeko; gainera, ez da inolako bilketarik behar, erantzunak (anonimoak) on line jasotzen baitira.

Kasu honetan, inkesta zuen herrietako whatsapp taldeetan zabaltzea behar dugu, eta parte hartzera ahalik eta gehien animatzea.

Hauek dira herritarrei egindako inkesten estekak eta zuen telefonoetara ere whatsapp mezu osoa bidaliko dizuegu, zuen herrietan zabaltzea errazteko.

 

INKESTA EUSKARAZ:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScg2uXTPhsbPiiD261wvmoziOa22d0C9rkyzWjLOQ5gfSb1-Q/viewform

INKESTA GAZTELANIAZ:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfsf8IIm0qSaqhpJahtLBNDbg5__vOXi3KmmPJYU2IRzkpe6A/viewform

Inkesta digitala betetzeko AZKEN EGUNA: urtarrilaren 23a.

 

PAPEREZKO INKESTA:

Gure herrietan gailu mugikorrak arintasunez erabiltzen ez dituzten biztanleen ehuneko handi bat dugula kontuan hartuta, profil horretako biztanleen artean paperezko inkestak zabaltzea beharrezkotzat jotzen dugu. (Erantsitako dokumentua)

Kasu horietan, zuen laguntza behar dugu inkesta horiek banatu eta jasotzeko.

Inkestak biltzeko AZKEN EGUNA: urtarrilaren 23a igandea.

 

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz, ongi izan

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate burua

 

 

 

 

 

 

 


<< atzera