Kokapena

Erroibarko paisaia berdea, hezea, hotza eta oihantsua da, lainotua larrazkenean. Paisai leuna, pagadiz pinudiz, gaztainondoz, lizarrez eta iratzez osatua, landaredia bertako abereekin nahasten da.

Euria eta elurra maiz egiten du, negua gogorra izan ohi da eta ihintza eta lantzurda ere noiznahi ageri dira. Ura ugaria da eta mendietan ur gardeneko erreka asko daude, Odia, Itolegi eta Ezpelondo kasu.

Arrano beltzaren begiradak inguru lasaietara garamatza, pagadien, txoko zoragarrien eta ibai xuxurlagarrien artean sartuz. Paisai aberats eta eder horretan ondare artistikoko eredu bikainak tartekatzen dira: erdi aroko zubiak, errotak eta jauregiak, gure antzinako historiaren lekukoak.

Pasaia

Paisaia