Erro

Erroibarko hiriburua da eta izen bereko ibaiaren ondoan dago.

Erro

Erro

 

Etxeak nahiko modernoak dira, XIX. mendekoak, izandako bi suteen ondoren  herria berreraiki zutelako.

Erron bi jauregi zeuden, bata goiko aldean (“suso”-koa deitua) eta bestea, nagusia, beherago,  (“yuso”-koa).

Bidegurutzea izan da (galtzada erromatarra, Done Jakue bidea, Frantziarako errepide nazionala, …) eta izen bereko mendatearen oinean dago; Erroko gainetik ikuspegi ederra dago, ibarraren korridorea bere zabaltasunean ikusteko leku paregabea baita.

Zerbitzuen gunea da eta  eskualde osoari zerbitzua ematen dion Zahar Etxea bertan dago.

Zerbitzuak:

  • Rural Kutxa.
  • Zurgindegiak.
  • Landa Etxeak.
  • Ikastetxe Publikoa.
  • Osasun Kontsultategia.
  • Farmazia.
  • Frontoi estalia.
  • Ileapaindegia.
  • Zahar Etxea.
  • “Erroko Etxea” Elkartea.
  • Tailer mekanikoa.

Plano de Erro (Tamaina 599kb)

Bidexkak:

6.Erro_Mezkiritz

7.Erro_Esnotz

10.Erro_Zilbeti

11.Erro_Lintzoain

15.Camino_del_Fuerte

18.Linea_Pirineo