2017ko maiatzak 5

EUSKARAZKO KLASE PARTIKULARRAK EMAN EDO/ETA HAURRAK ZAINDU NAHI DUTEN PERTSONEN ZERRENDA

Artzibar, Auritz, Erroibar, Luzaide eta Orreagako Udaletako Euskara Zerbitzuak euskarazko klase partikularrak emateko edo/eta haurrak zaintzeko prest dagoen jendearen zerrenda osatu du.

Helburua da horrelako zerbitzuak behar dituzten gurasoei informazioa eta laguntza ematea.

Zerrenda horretan sartzeko interesa duen orok Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan mezu elektronikoa igorriz edo telefonoz deituta.

EUSKARA ZERBITZUA:  euskara@burguete.es   –   948 79 04 05.

Volver arriba