AUTOBUS-LINEA ERREGULARRA

martxoa 31, 2020

Garraio publikoa

OHAR INFORMAGARRIA

GARRANTZITSUA

25/2020 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira errepidez egiten den erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularraren zerbitzuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenekoak diren horietan. Hori guztia, COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1.- Murriztea errepidez egiten diren erabiltzaile guztientzako hiriarteko garraio publikoaren zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandakoak, irizpide hauekin bat:

– Ordutegi eta egutegi finkoak dituzten ibilbideetatik egunean 1 – 6 bidaia oso (joan-etorri) dituztenak: bidaia oso bakarra mantentzea (joan-etorri bakarra), trafiko guztiak kontuan izanik, eta eskariaren arabera.

6.- Ebazpen honek ondorioak izanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik, eta 2020ko apirilaren 1ean hasi beharko dira zerbitzu murriztuak ematen, ebazpen honetan adierazitako irizpideekin bat.

Iruñea, bi mila eta hogeiko martxoaren hogeita hamar.

EBAZPEN hori betetze aldera

Emakida honen zerbitzuak apirilaren 1etik aurrera emango dira, eskariaren arabera, egun ezarritako ordutegiei eta ibilbideei eutsiz.

Zure joan-etorria erreserbatzeko, harremanetan jar zaitezke gurekin 24 ORDUKO AURRERAPENAREKIN, hurrengo zenbakira telefonoz deituz edo whastsapp bat bidaliz

609 419 714

Erreserba posta elektronikoz ere egin daiteke

autocaresartieda@autocaresartieda.com

Eskaera egiteko erabili zenuen bide bera erabiliko dugu erreserba berresteko.


<< atzera