2021eko urriak 29

Gazteen ekintzailetza Jardunaldia basogintza sektorearen arloan

2021eko azaroaren 3an on-line topaketa izango da: “Nekazal inguruneko gazteen ekintzailetza jardunaldia basogintza sektorearen arloan”. Programa erantsita aurki dezakezue:

Jardunaldia basogintza-sektorearekin lotutako negozioetan landa-ingurunean ekiteko interesa duten pertsonei zuzenduta dago, bereziki gazteei, bai eta gai honetan interesa duten erakunde eta profesional guztiei ere.

Topaketa horretan Gaztela eta Leongo, Gaztela eta Mantxako, Kataluniako, Galiziako eta Madrilgo autonomia-erkidegoetako esperientziek parte hartuko dute, gazteek basogintzan bultzatutako proiektuak eta jardunbide egokiak ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta gazte ekintzaileen eta adituen arteko lotura izateko. Bizipen pertsonalak zabaltzeko aukera bat da, baita elkarlaneko sareak sortzeko ere.

Parte hartzeko, esteka honetan sakatu behar da, 2021eko azaroaren 1a arte (barne).

 

Volver arriba