2021eko urriak 20

Landa-inguruneko gazteen ekintzailetzari buruzko jardunaldia, aisialdiaren eta kulturaren arloan

2021eko urriaren 27an on-line Topaketa izango da: gazte ekintzailetzari buruzko jardunaldia landa-ingurunean, aisialdiaren eta kulturaren arloan.

Jardunaldia aisialdiarekin eta kulturarekin lotutako negozioetan landa-ingurunean ekiteko interesa duten pertsonei zuzenduta dago, bereziki gazteei, bai eta gai honetan interesa duten erakunde eta profesional guztiei ere.

Topaketa horretan, Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Extremadurako autonomia-erkidegoetako esperientziak azalduko dira, gazteek aisiaren eta kulturaren sektorean bultzatutako proiektuak eta jardunbide egokiak ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta gazte ekintzaileen eta adituen arteko lotura izateko. Bizipen pertsonalak zabaltzeko aukera bat da, baita elkarlaneko sareak sortzeko ere.

Parte hartzeko,  esteka honetan eman ahal da izena 2021eko urriaren 25a arte.

Programa_emprendimiento_ocio_cultura

 

 

Volver arriba