NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUA

martxoa 4, 2020

CARTEL 8M

 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, aurten ere sensibilizazio kanpaina abian jarri du Martxoaren 8a Emakumeen nazioarteko eguna dela eta “ZER EGITEN DUZU ZUK BERDINTASUNAGATIK?” lelopean.

Kanpaina honen bitartez berdintasunaren afera guztion erantzukizuna dela plazaratu nahi dugu. Guztiok pauso bat haratago eman behar dugu, geure buruari begiratu behar diogu eta zintzotasunez leloak egiten digun galderari erantzun. Hau dela eta, ispilu bat erabiliko dugu, geure burua bertan ikusteko eta modu honetaz gure buruari galdetzeko zein den gure papera berdintasuna lortzeko.

Kanpainaren kartela bidaltzen dizuegu eta zuen lan tokietan paratzera animatzen zaituztegu.

Kanpaina honetako informazio osoa baita bere elementuak ere gure web orrian aurkituko dituzue: https://www.igualdadnavarra.es/es/8-de-marzo

 

Gure sare sozialetan ere jarrai gaitzazue:

·         Twitter: https://twitter.com/igualdad_na

·         Facebook: https://www.facebook.com/IgualdadNavarra/

 


<< atzera