2018ko urriak 22

2018ko ZERGAK

Bizilagunei jakinarazten zaie  2018ko Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga, 2018ko Kontribuzioa eta 2018ko 1go. seihilekoari dagokion Ur-Tasa ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 20an bukatuko dela. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko da, eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dira.

 

Bi prozedura daude ordaintzeko:

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak: ordaintzeko epearen azken egunean, Udalak erreziboak zuzenean kobratuko dizkie kontu korrontetik.

2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN  ordaindu beharko dute.

Nahi izanez gero, zergaren ordainketa helbidera daiteke hurrengo urteetarako.

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba