2018ko ZERGAK
Bizilagunei jakinarazten zaie 2018ko Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga, 2018ko Kontribuzioa eta 2018ko 1go. seihilekoari dagokion Ur-Tasa ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 20an bukatuko dela. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko da, eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dira.
Bi prozedura daude ordaintzeko:
1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak: ordaintzeko epearen azken egunean, Udalak erreziboak zuzenean kobratuko dizkie kontu korrontetik.
2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN ordaindu beharko dute.
Nahi izanez gero, zergaren ordainketa helbidera daiteke hurrengo urteetarako.
Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.
NOTICIAS RELACIONADAS
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Berdintasun Agentea kontratatzeko dirulaguntza eman du
ERROIBARKO UDALAK, ABAURREGAINA, ABAURREPEA, ARIA, ARIBE, GARAIOA, GARRALDA, HIRIBERRI, ORBAIZETA, ORBARA, OROTZ-BETELU eta ARTZIBARKO Udalekin elkarlanean, Berdintasun Agente...
PIRINIOETAKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO DIRULAGUNTZA, PIRINIOETAKO PLANARI LOTUTAKO EKINTZAK FINANTZATZEKO
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.1.- PROIEKTUA: ERRO-RONCESVALLES PARKE MOKOLOGIKOAREN EREMUA DINAMIZATZEA.EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 6.368,00 €2.- PROIEKTU...
