2019ko urriak 16

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO GAZTEEN III. TOPAKETA

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako gazteen III. Topaketa hemen da dagoeneko, indarkeri mota honen prebentzioan gazte nafarrak aktibatzeko, eta baita errespetuzko jokabideak eta tratu ona sustatzeko asmoz.

Topagunea Nafarroako Gobernuak antolatu du, NABIren bidez, eta Gazteriaren Zuzendariordetzarekin  elkarlanean,  Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, azaroaren 25aren inguruko sentsibilizazio kanpainaren esparruan.

Iruñean  izanen da , azaroaren 16an, Juslarrotxako civivoxean (Maiteminduen Pasalekua, 37), 17:00etatik aurrera eta 14 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Sakatu esteka honetan izena emateko:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScuDdV_U3MFVPlDpLoIKeuF5CGQQoICBJovzPOgF3amgkOK1g/viewform

 

 

Volver arriba