2018ko azaroak 7

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako gazteen II. Topaketa

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, azaroaren 25aren inguruko sentsibilizazio kanpainaren esparruan, Nafarroako Gobernuak Emakumeenganako indarkeriaren aurkako gazteen II. Topaketa antolatu du, NABIren bidez, eta Gazteriaren Zuzendariordetzarekin eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren laguntzarekin elkarlanean. Topaketaren xedea da gazte nafarrak aktibatzea emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan, baita errespetuzko jokabideak eta tratu ona sustatzea ere.

Topaketa azaroaren 17an izanen da, Atarrabiako Kultura Etxean, eta 14 urtetik 30era bitarteko gazte nafarrendako da.

Mezu honi erantsitako fitxategian topaketaren egitaraua eta izena emateko esteka bidaltzen dizkizuegu. Izen-ematea doakoa da, baita beharrezkoa ere garraioa eta luncha antolatzeko.

 

Halaber, bideo bat dugu zuen sare sozialetan topaketa zabal dezazuen. Hauxe da bideorako esteka
Espero dugu zuen laguntza izatea topaketa gazteen artean ahalik eta gehien heda dadin eta parte-hartzaile asko bildu daitezen.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba