Mezkiritz

Izena ematen dion mendatearen oinean eta sasiz eta pentzez

Mezkiritz

Mezkiritz

inguraturik dago Mezkiritz, herri xarmanta, bertan daude Txorrondo eta Biritxikar auzoak.

Arkitektura zibilari dagokionez nabarmentzekoak dira herriko etxe handiak; gehienek bi isurialdeko teilatuak eta kontrahormadun aurrealdeak dituzte.

Zura lantzen zuten eskulangileen herria, aipagarrienak kuxetagileak izan dira eta, horien artean, Marcos Saragüeta.

Bertakoa zen letren eta euskararen munduan nabarmendu zen emakumea, Perpetua Saragüeta, ipuin idazlea eta eskualdeko etnografiaren ikerlari bikaina.

Mezkiritzen Bost-kirol txapelketa ospatzen da: ekitaldi bakoitzean pilotako 5 modalitate jokatzen dira.

Zerbitzuak:

  • Landa Etxeak.
  • Frontoi estalia.
  • “Herriko Txoko” Elkartea.

Plano Mezkiritz-Ureta (Tamaina 537kb)

Bidexkak:

6.Erro_Mezkiritz

8.Mezkiritz_Esnotz

16.Altos_Errebelu

24.Lintzoain_Mezkiritz

26.Aurizberri_Espinal_Mezkiritz

Volver arriba