Erro
Erroibarko hiriburua da eta izen bereko ibaiaren ondoan dago.
Etxeak nahiko modernoak dira, XIX. mendekoak, izandako bi suteen ondoren herria berreraiki zutelako.
Erron bi jauregi zeuden, bata goiko aldean (“suso”-koa deitua) eta bestea, nagusia, beherago, (“yuso”-koa).
Bidegurutzea izan da (galtzada erromatarra, Done Jakue bidea, Frantziarako errepide nazionala, …) eta izen bereko mendatearen oinean dago; Erroko gainetik ikuspegi ederra dago, ibarraren korridorea bere zabaltasunean ikusteko leku paregabea baita.
Zerbitzuen gunea da eta eskualde osoari zerbitzua ematen dion Zahar Etxea bertan dago.
Zerbitzuak:
- Rural Kutxa.
- Zurgindegiak.
- Landa Etxeak.
- Ikastetxe Publikoa.
- Osasun Kontsultategia.
- Farmazia.
- Frontoi estalia.
- Ileapaindegia.
- Zahar Etxea.
- “Erroko Etxea” Elkartea.
- Tailer mekanikoa.
Bidexkak: