Paisaia

Erroibarren paisai mota anitz daude eta Adi mendia nagusitzen da (1.459 metro, Aldudeko mendigunea).

Iparraldean Kintoko mendigune zaharreko gailur altuak nabarmentzen dira

Paisaia

Paisaia

eta Sorogain, Arga eta Irunbide ibaien arteko banalerroa osatzen dute. Hegoalderago, Labiako mendilerroan, karst itxurako paisaia nagusitzen da, zeinean ura dolina eta hobietan barna sartzen baita, kare-harria urtuz eta haitzuloak eta lurpeko errekak sortuz.

Ibarreko erdialdea leuna eta berdea da eta edertasun handiko paisaiak ikus daitezke Mezkiritzen, Loizun edo Uretan. Mendietan haitzulo eta leize anitz daude, horien artean Berraguko Txakuniturri eta Lezemotz. Oihan misteriotsua dirudi, goroldioz, ezpelez, harkaitzez eta zuloz betea. Mendi horiek zeharkatzen dituzten bidexka gutxi dago eta, hortaz, zaila da mendi horietan barna sartzea.

Paisaien artean ondoko lekuak nabarmentzen dira bere edertasunagatik:

SOROGAIN:

Sorogain leku zoragarria da, badirudi bertan denbora gelditu egin dela. Lur zabal berdea, pagoz, haritzez eta mendiz inguratua, horien artean Adi mendia

Sorogain

Sorogain

(1459 metro) nabarmentzen da, zaindariaren itxura eginez; paradisu horretan  oihan hostotsuak, pentzeak eta errekak paisai ahaztezina osatzen dute. Hemen sortzen da Erro ibaia, izen bereko ibarra zeharkatzen duena, eta 40 km egin ondoan Irati ibaian isurtzen ditu urak.

Sorogainen badago atseden gune bat, edertasun handiko inguruan, eta bertan mahaiak, alkiak eta harrizko erretegiak daude, bertaratzen direnen erabilerarako.

Sorogain

Sorogain

KINTOA:

Kintoak 3.209 hektarea ditu eta errekaz zeharkatutako pagadi ederra da, bertan animalia mota asko bizi dira.

Arga ibaiak zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera eta pagoaz gain hagina, serbala, astigarra, haritza, ezpela eta gorostiz osatutako toki zabalak ditu. Badago ehiza barrutia eta oreinak, orkatzak, adarzabalak, basurdeak eta azeriak ugariak dira.

Oihan honetako fauna aberatsean hegaztiek garrantzi handia dute: okil beltza,  okil gibelnabarra eta oilagorra, eta baita arranoa, zapelatz liztorjalea eta, sarraskijaleen artean, saia eta ugatza ere. Ibar honetan usategi garrantzizkoak daude, 85 guztira.

Kinto izena Erdi Arotik dator, XIII. mendean Nafarroako erregeek bazkalekuen eta mendiaren aprobetxamenduaren truke bostena jasotzen baizuten.

Mendi honen historia liskar baten historia da, muga ezartzeko bi estatu eta hiru ibarren arteko liskarra. Urte gatazkatsu aunitzen ondoren, 1856an mugak ezarri ziren Mugen Itunaren bitartez; itun hori berrituz joan da. Adostutakoaren arabera, Baigorriarrek Kintoko iparraldeko isurialdean bazkatzeko eskubidea betiko izango dute eta beraiena ez beste inorena izango da; aldez aurretik, urtero, frantses Gobernuak errenta ordaindu beharko du. Egun errenta hori Espainiako Gobernuak kobratzen du eta Erroibar eta Baztango Udalen artean banatzen du, erdibana, udal bi horiek baitira mendiaren jabeak, Erroibarrek %70ean eta Baztanek %30ean.

1991ean Nafarroako Gobernuak eman zion Kintoko Mendia Kintoko Mankomunitateari, Erroibar eta Baztango udalek osatutako mankomunitatea hain zuzen ere.

Volver arriba