Folklorea, festak eta erromeriak
SOROGAINGO MARKA
Sorogaingo Marka ekitaldi garrantzitsua da erroibartarrentzat. Bi marka egin ohi dira urtero, bat maiatzean (behi-azienda eta zaldi-azienda) eta bestea irailean (ardi-azienda).
Urepelen ere bi marka egun izaten dira.
Markaren egunean Erroibar eta Baigorriko (batez ere Urepeleko) abelzaintzak joaten dira Sorogainera.
ORREAGAKO PROZESIOA
Orreagako Prozesioa besta eguna da; Erroibarko bizilagunak eta bertan jaio baina egun bizi ez direnak egun horretan elkartu ohi dira Orreagara joateko.
Erroibartarrak Orreagako Amaren kofradeak izan dira Erdi Arotik.
Orreagako prozesioa duela zazpireun urtetik ospatzen da.
Egun Aurizberritarrak maiatzako 4. igandean joan ohi dira
Orreagara eta Erroibarko gainontzeko herrietakoak maiatzako 3. igandean.
ERROIBARKO EGUNA
Herri-festa hau duela urte batzuk ospatzen da, ibarreko bizilagunak elkartzeko asmoz.
Egunean zehar zenbait jarduera izaten dira: erakusketak, eskulangileak, haurrentzako antzerkia, herri kirolak, herri-musika, herri-bazkaria, eta, bazkalondoan, dantzaldia.