GR 322-NAFARROA XTREM

azaroa 22, 2019

DOCUMENTO PROPUESTA

 GR 322-NAFARROA XTREM PROPOSAMENA.- BAIMEN-ESKAERA

Alkateak hitza hartu du eta Nafarroa Xtrem mendi lasterketari dagokionez esan du antolatzaileek, lau ediziotan egindako ibilbidea ezagutzera eman eta gero eta lasterketari eta ibiltari gehiagok eskatuta, ibilbidea modu iraunkorrean seinaleztatu nahi dutela. Ibilbidea GR 322 deituko da eta bi norabidetara egin ahalko da. Hiru zatitan banatuko da: Zubiri-Urkiaga, Urkiaga-Lantz eta Lantz-Zubiri, Hartara, GR322 ibilbidea pasatzen den udalerrietako baimenak beharrezkoak dira.

Horiek horrela, aho batez erabaki da:

1º.- Vidaraid Kirol Taldeari baimena ematea, Nafarroa Xtrem ekitaldiaren antolatzaile den heinean eta GR322 arduradun gisa, Erroibarko udal dermiotik pasatzeko.

2º.- GR322 proiektua ezagutzera ematea, Udaletxeko iragarki oholean hilabeteko epean jarrita.

 


<< atzera