2020eko urriak 14

Gazteriaren Mugazgaindiko Foroa

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2021eko maiatzean, Jacan, Gazteriaren Mugazgaindiko Foroa antolatuko du, asteburu osoan zehar.

18 eta 30 urte bitarteko gazteak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Lan bilerak telematikoak izango dira eta topaketa bat izango da parte-hartzaile guztiekin. Dohainik da.

Helburua: parte hartzaileek beraien lurraldeetako errealitateari buruzko beharrei eta gabeziei buruz eztabaidatzea, baita hauek hasebetetzeko neurriak aurkeztea ere. Gero, ondorio zehatz batzuetan lan egingo dute eta lurralde guztietako ordezkariekin ospatuko den batzar batean saretuko dituzte.

Pirinio osoan zabaldu iezazuela eskatzen dugu, mesedez!

Apuntatzeko edota informazio eskatzeko, idatz iezaiguzue: info@gupirinioa.eus

Epea: urriaren 19rarte.

Informazio gehiagorako:

https://www.juventudnavarra.es/es/noticias/participa-en-el-foro-transpirenaico-de-la-juventud-con-el-instituto-navarro-de-la-juventud-inj

Volver arriba