2019ko abuztuak 30

ZUNTZ OPTIKO

Erroibarko Udalbatzak bere udalerriko bizilagunei bidalitako idazkia, ZUNTZ OPTIKO BIDEZKO ABIADURA HANDIKO KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOAK ESKURATZEKO UDALAREN PROIEKTUA zertan den azaltzeko.

 

Erroibarko Udalak zuntz optikoaren bidezko telekomunikazio-sarea jartzeko lanei hasiera eman die; helburua da ibarreko kontzeju guztiak konektaturik egotea eta zerbitzua udalerriko bizilagun orori eskaini ahal izatea, hiri eremuetan gertatu ohi bezala, izan ere telekomunikazio-zerbitzuak gizartearen alor guztietan eragiten du: pertsonen formakuntzan, zaharren telelaguntza zerbitzuan, ekoizpen ekonomikoan eta enpresaren munduan, merkataritzan, administrazio digitalean, komunikabideetan eta aisialdian.

 

Hartara, zerbitzua bizilagun ORORI eskaini behar zaiola oinarri hartuta eta inolako operadorerik irizpide horrekin bat egiten ez zuela ikusita, Udalak erabaki zuen sare publiko propioa eratzea, beste udalerri batzuetan egin den moduan.

 

Proiektua aurrera eramateko lankidetza hitzarmena sinatu zen Guifi.net Fundazioarekin. Fundazio hori irabazi asmorik gabeko erakundea da, filiazio politiko edo ekonomikorik gabea, gobernuz kanpokoa, telekomunikazio sare irekiak, libreak eta neutralak sustatzen dituena eta horrelako sareak hedatzeko eskarmentu handia daukana.

 

Azpiegitura hedatzen denean, ondasun komuna bihurtuko da eta zerbitzua baldintza neutraletan, gardentasunekoetan eta bereizkeria-ezekoetan emateko prest dagoen edozein merkataritzako operadorearen esku jarriko da.

 

Eman nahi den zerbitzua publikoa denez eta udalerriko garapen sozial eta ekonomikoa sustatuko duenez, eta, kontuan hartuz Udalarentzako, eta, azken finean bizilagun ororentzako, ahalegin ekonomiko handia suposatu duela, zuen parte-hartzea, lankidetza eta laguntza eskatzen dizuegu, teknologia berriak guztion esku egotea lortu eta ahal den prestazio gehienak prezio lehiakorretan eskuratzeko.

 

Jaso ezazue agurrik beroena Udalbatza osoaren partez.

 

AIVE                                        EH BILDU ERROIBAR                          HAIZE MOREA

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba