Orreaga MUSIKA ESKOLAKO 2018/2019 IKASTURTEKO MATRIKULAZIO epea zabalik

apirila 19, 2018

matrícula-matrikula1819

2018/2019 IKASTURTEA – INFORMAZIO OROKORRA

IZEN – EMATEA: 2018- 2019 IKASTURTEA

BARNE MATRIKULAZIOA. MAIATZAK 8-11.

 

Lehen aldiz instrumentu bat aukeratzen duten ikasleendako matrikulazio epea maiatzaren 7tik 11ra bitartekoa izanen da. Eskolako ikasle direnen artean, hartan ikasten jarraitu nahi dutenen matrikulak automatikoki berrituko dira, inprimakirik batere bete behar izan Gabe.

Lehen aldiz instrumentua aukeratzen duenek, edo espezialitatez aldatu nahi dutenek, edo bigarren instrumentu bat ikasi nahi dutenek, matrikula egin beharko dute.Deitu INFO LOCAL 012.

Bajak orreagamusika@gmail.com helbidean jakinarazi behar dira.

KANPO MATRIKULAZIOA. MAIATZAK 28- EKAINAK 5.

 

  • Ikasle berrien matrikulazioa maiatzaren 28tik ekainaren 5era eginen da.
  • Ikasle berriek 40 € ordainduko dituzte matrikula gisa, eta, hartara, erreserbatuta edukiko dute beren plaza. Dena dela, urteko matrikularen aurrerakintzat hartuko da zenbateko hori, eta apirileko ordainagiritik deskontatuko zaie. Alabaina, erreserba gauzatzen ez bada, ez da itzuliko zenbateko hori.
  • Plazak mugatzeko eskubidea du eskolak, eta, kasu horretan, patronatuko udalerrietan erroldatutako ikasleek izango dute lehentasuna.

EGIN BEHAR DIREN PAUSOAK.

Inprimakia eskura dago udalaren webean eta Musika Eskolan. Behin Beteta, Eskolan  bertan aurkeztu beharko da, 16.00eta 21:00etara, edo eskaneatua orreagamusika@gmail.com helbidean.

ARGIBIDEAK 616 725 218 (9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera) edo orreagamusika@gmail.com helbidean.

Matrikularen zenbatekoa hiru zatitan banatuko da, ordainketa errazteko. Ordainagiriak urrian, urtarrilan eta apirilean igorriko dira. Matrikula gauzatzen denean, urte osorako indarrean dagoela iritziko da, halabeharrez hiru epealdiak ordaindu beharko direla. Matrikularen zenbatekoa ez da inola ere itzuliko.

Matrikulazioa posta elektronikoz, orreagamusika@gmail.com, 616 725 218 zenbakira deituz edo inprimakia Musika Eskolako edozein irakasleri emanez egin daiteke.

 

 

Matrikularen prezioak:

Erroldatuak          Ez erroldatuak

Musika eta Mugimendua, Hastapena, Musika-hizkuntza:        173 €                            346 €

Abesbatza edo musika-tresnen taldea:                                      173 €                            173 €

Musika-tresna + Musika-hizkuntza + Taldeak:                         410 €                             820 €

2. musika-tresna:                                                                                  215 €                             430 €

Ikasketa orokorrak horrela sailkatzen dira:

 

Hastapena:     Musika eta mugimendua (4 eta 5 urte), astean ordu beteko talde-klasea.

Hastapena I (6 urte), astean ordu beteko talde-klasea.

Hastapena II (7 urte), astean ordu bete eta ordu erdi haurren abestaldean; musika-

tresnarekin hasteko aukera.

I Zikloa:  8-11 urte bitarte. Musika-hizkuntza 1, 2, 3 eta 4 (astean ordubete), musika-tresnakoordu erdiko klasea (banakakoa) eta musika-tresnako taldea (bat baino gehiagotan parte har daiteke).

II. Zikloa: 12 urtetik aurrera bestelako bi ibilbide dago:

  • Amateur gisa: aurreko zikloaren formazio berarekin.
  • Kontserbatoriora joateko prestakuntza ikastaroa: musika ikasketak Kontserbatorioan jarraitu nahi duten ikasleei formakuntza emango zaie. Musika-tresnarako irakas-denbora astean 45 minutukoa izanen da, banakako klasetan. Musika-hizkuntzaren ordutegia, interesatutako ikasleen arabera finkatuko da.

Helduak: Helduek beraien beharren araberako ikasketa-plana eginen dute. Helduentzako berariazko Musika-hizkuntza dago eta, horrez gain, eskolako talde guztietan parte har dezakete.

Musika-hizkuntza nahitaezkoa izanen da I. Zikloa bukatu arte; ondoren borondatezkoa izanen da.

Hauek dira dauden Taldeak: Haurren abestaldea, Comboak, Banda, Batukada, Txirulen taldea, Gitarren taldea,

Txistuen taldea.

Musika-tresnaren irakaslea ikaslearen tutorea da, eta zuzendaritza-taldeari egin beharreko kontsultak haren bidez bideratu daitezke.


<< atzera