2021eko urriak 26

EZAGUTU ZURE INDARGUNEAK ETA JAKINARAZI ZURE BALIOA. Lehen sektorean lan egiten dutenen balorizazioari buruzko tailerrak

EZAGUTU ZURE INDARGUNEAK ETA JAKINARAZI ZURE BALIOA-Lehen sektoreko langileen balorizazioari buruzko tailerrak.

Coach profesional batekin aukera izanen duzu zure produktuaren balioak definitzeko eta balio horiek komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna hobetzeko, ondoren merkatuan hobeki kokatzeko.

  • Tailerrak doakoak dira eta produktuaren zein hura ekoizten duenaren indarguneak ezagutzen eta horien balioak jakinarazten lagunduko dute.
  • Lehen sektorearekin zerikusia duten produkzio, transformazio eta merkaturatze lanetan aritzen direnentzako dira.
  • Plaza mugatuak dira eta izen-ematea hemen egin daiteke: info@cederna.es – 948 20 66 97.

Lau orduko bi saio presentzial izanen dira, 9:30etik 13:30era. Hortaz gain, parte-hartzaile bakoitzak, saio horietan zehaztutako ekintza-plana bultzatzeko, coachekin on-line saio pertsonalizatu batean parte hartuko du.

Burguete_EUS

Volver arriba