URROBI KANPINA

Dónde comer

Sarrera:
Urrobi Kanpina Irati eta Sorogaingo basoen artean dago, ingurune paregabean, bertako klima atlantiarrari esker animaliaz eta landarez betetako habitatean.
Kanpineko jantokitik ingurune zoragarriaz gozatuko duzu, gure sukaldeaz eta zerbitzuetaz batera. Hortaz gain, haur parkea eta jolas eremua daude, familia osoak ingurunearen lasaitasunaz eta erosotasunaz goza dezan.

Historia:
Urrobi Kanpina 1982an zabaldu zen, famili enpresa gisa, eta, urtez urte, zerbitzuak eta instalazioak aldatu eta berritu dira.
Urrobi Kanpineko jatetxeko sukaldea erabat etxekoa zen hasieran, etxeko andreen bazkarian oinarritua. Denbora joan ahala, lortutako esperientziaren ondorioz, jatetxearen zerbitzua, kalitatea eta berrikuntza hobetu dira, eta gure sukaldeak berezko izaera lortu du, tokiko sukaldearen aitzindari izateraino.

Kokalekua:
Urrobi Kanpina leku berezia da, ingurune naturalean kokatua,eta bertan gastronomia paregabeaz gozatu ahal da.
Gure sukaldea ezagutzeko modurik egokiena eskualdeko produktuak dastatzea da: behikia, ehizakia, zizak eta onddoak, beti ere sasoiko produktuei lehentasuna emanez.
Gurean ohiko platerak zein plater berriak dastatu ahalko dituzu, beti ere zaporeak mantenduz eta eskualdeko produktuetaz gozatuz.

Karta:
Gure jatetxeko karta bertako produktuetan oinarritzen da, baina badu euskal eta frantses sukaldeen eragina ere, eta hori itsas produktuetan eta ahateki eta gaztaren erabileran antzematen da.
Menu-sorta zabala daukagu:
Eguneko menua: Lan-egunetan eskaintzen da: janaurrekoa, entsalada, lehenengo platera (hiru aukera), bigarren platera (hiru aukera), postrea, ogia eta edaria. Prezioa: 11,50 € + BEZ.
Asteburuko eta jai-egunetako menua: Asteburuetan (larunbatean eta igandean) eta jai-egunetan eskaintzen da: janaurrekoa, lehenengo platera (lau aukera), bigarren platera (lau aukera), postrea, ogia eta edaria. Prezioa: 18,50 € + BEZ.
Taldeentzako eta ospakizunentzako menua: bezeroaren eskariz prestatzen da eta 11,50 € + BEZ balio du; menu landuagoak ere eskaintzen dira 30 eurotik gora.

Erreserbak:
http://restaurantesnavarra.com/restaurantes-navarra.php?id_restaurante=87

Helbidea: 31694 Aurizberri/Espinal (NAFARROA)

Telefonoa: 948 76 02 00

Volver arriba