ANTOLAKETA-ALDAKETAK AURIZKO OOEren OSASUN-ARRETAN

ekaina 4, 2020

  • Pazienteak Osasun Etxean hitzordua eskatuz gero, administrariak dagokion profesionalari bidaliko dio eskaera, eta hark baloratuko du atentzioa emateko modua: NOLA (aurrez aurre edo telefonoz), NOIZ (goizeko zein unetan) eta NON (kontsultategian edo pazientearen etxean).
  • Apurka-apurka administrazioko langileek pazienteak deitzen hastea espero da. Une hori iristen denean, administrariak hitzorduaren eskaera KUDEATU beharko du, eta osasun-sintomei buruzko galderak egin beharko ditu, Covid-19rekin bateragarria den prozesu bat den edo ez ahalik eta zehatzen bereizteko. Bizilagunek zeregin hori erraztu beharko lukete, guztien segurtasunagatik (pazienteak eta profesionalak).
  • Agendak ahalik eta modu egokienean ANTOLATU ahal izateko, bai profesionalentzat bai pazienteentzat, garrantzitsua da arreta behar duenak goizeko 11:00ak BAINO LEHEN DEITZEA hitzordua eskatzeko. Baliteke ordu horretatik aurrera egiten diren hitzordu-eskaerak egunean ezin erantzutea, larrialdiak izan ezik.
  • Segurtasun-arrazoiengatik, eta HERRIETAKO KONTSULTATEGIETAN berriz ere arreta berreskuratzea aurreikusten bada ere, oraingoz EZ da horietan arretarik emango, salbu eta osasun-langile titularrek erabakitzen badute unean-unean eta hori justifikatzen duten arrazoiengatik egitea.
  • ETXEKO arreta gehiago erabiliko da.
  • Pazienteak erauzteko eta laginak hartzeko ordutegian jende gehiegi elkartzearen ondoriozko arrisku erantsiak saihesteko, astean beste egun bat gaitu da zeregin horretarako. ASTEARTE eta OSTIRALETAN izango da, eta ohiko ordutegi berean.
  • Oroitarazten dugu Osasun Etxera edo eskualdeko edozein kontsultategira joatean maskara jantzi eta eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin garbitu behar direla.

<< atzera