BERDINTASUN ZERBITZUA

Servicios

Harremanetarako:

Tel.:

Email:

Jendeari arreta emateko orduak eta tokiak:

Berdintasun Zerbitzua Erroibarren

Erroibarko Udala berdintasun teknikari baten kontratazioaz arduratu da. Teknikari horrek laster emango du zerbitzua Nafarroako Pirinioetako mendebaldeko beste 10 udalerritan ere: Artzibar, Orotz-Betelu, Orbaizeta, Garralda, Aribe, Aria, Hiriberri/Aezkoa, Garaioa, Abaurregaina eta Abaurrepea.

Zehazki, udalerri horiek eta Erroibarko Udalak hitzarmen bat sinatu dute 2023an, udalerri horiei ekainetik aurrera zerbitzua ematen hasiko den figura profesional hau batera kontratatzeko.

Antzemandako premia ikusita, Erroibarko Udalak bere gain hartu zuen hitzarmenaren buru izatea, egin beharreko izapideez arduratzeko eta profil berri horren kontratazioa bere plantilla organikoan sartzeko.

Horrela, sinatzen duten udalerri guztiek beren administrazio-prozesuetan xehetasunez onartu ahal izanen dute Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea.

Proiektu hori Nafarroako Berdintasun Institutuaren (INAI) dirulaguntza deialdiari eta Gu Pirinioetako lurralde-taldearen koordinazioari esker gauzatu da.

Volver arriba