2018ko apirilak 20

ERROIBARKO EGUNA ARGAZKI LEHIAKETA-ERAKUSKETAREN OINARRIAK

–         Parte-hartzaileak 16 urtetik gorakoak izanen dira.

–         Egileek gehienez ere hiruna argazki aurkeztu ahalko dute.

–         Lehiaketa-erakusketaren gaiak: Erroibarko txokoak

–         Argazkiak honela aurkeztuko dira:

  • jpg. formatuan
  • Tamaina: 2 mb. gehienez ere.
  • Helbide honetara igorriko dira: erroibarkoeguna18@gmail.com
  • Honako datuak eman behar dira:

o        Parte-hartzailearen izena, abizenak eta telefonoa.

o        Argazkia egindako tokiaren izena eta kokapena.

–          Argazkiak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31 izanen da.

–         Parte-hartzaile guztiek lehiaketan aurkeztutako lanen erreprodukzio eta jendaurrean jartzeko eskubideak emango dizkiote Erroibarko Udalari.

Erroibarko Egunean hautatu diren argazkien erakusketa eginen da. Hortaz gain lehiaketa bat antolatuko da  eta parte-hartzaileek argazki bakoitzean agertzen den lekuaren izena eta kokapena asmatu beharko dute; irabazleak saritxo bat jasoko du.

ANIMATU ETA PARTE-HARTU!!!

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba