2018ko apirilak 20

ERROIBARKO EGUNEKO KARTEL-LEHIAKETAREN OINARRIAK 2018

v     Kartela gutun-azal itxian aurkeztuko da. Horrekin batera, bertze gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira (izena, abizenak, telefonoa, helbidea eta posta elektronikoa).

v     Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

v     Kartela A3 tamainakoa izanen da.

v     Kartelean testu hau agertuko da ezinbestean: “Día del Valle de Erro – Erroibarko Eguna 2018”. Hortaz gain, kontuan hartuko da egun horretako egitaraua kartelean jarri behar dela eta tarte bat gorde beharko dela horretarako; kartelean tarterik ez baldin badago haren azpian jarriko da.

v     Erroibarko Udalaren logoa jarri behar da.

v     Saria: Erroibarko Eguneko bazkariko bi txartel.

v     Iraingarriak edo mingarriak izan daitezkeen argazki edo muntaiak ez dira onartuko.

Ildo beretik, kartela originala izatea eta ez kopia edo beste baten antzekoa baloratuko da.

v     Argazki-muntaiak, collageak edo argazkiak onartuko dira, beti ere euskarri digitala baldin badute.

v     Lanak 2018ko maiatzaren 1etik 21era aurkeztuko dira, eta lehiaketaren emaitzak erabakitzeko azken eguna ekainaren 8a izanen da

Lanak Erroibarko udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, ohiko ordutegian. Irabazleari telefonoz edo mezu elektronikoz jakinaraziko zaio.

v     Kartelak edo muntaiak aurkeztuko dituztenek horiek erabiltzeko eskubidea ematen diote Erroibarko Udalari; uztailaren 15ean, Erroibarko Egunean, aurkeztutako kartel guztien erakusketa eginen da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba