2020eko uztailak 27

COVID-19 BANDOA

ERROIBARKO ALKATEAK JAKIN ARAZTEN DU:

COVID-19k eragindako osasun-krisia eta Nafarroako Foru Komunitatean gertatzen ari diren agerraldi ugariak direla eta, gogorarazten da guztiek dutela osasun-agintarien aholkuak eta horri buruz emandako foru-aginduak betetzeko erantzukizuna.

–              Aglomerazio-eremuak sahiestea

–              1,5 metroko distantzia mantentzea

–              MASKARA NAHITAEZ ERABILTZEA bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai eta erabilera publikoko espazio itxietan ere, baldin eta beste pertsona batzuekin egon badaiteke.

–              Eskuak maiz garbitzea.

–              Establezimendu bakoitzean adierazitako edukiera errespetatzea.

–              Debekatuta dago gauez bizikidetza- eta aisia-ekintzak (botiloiak) egitea bide publikoan 02: 00etatik aitzina.

–              Ostalaritzari eta jatetxe-arloari dagokionez, taldeak gehienez 10 pertsonatara mugatzen dira mahai bakoitzeko edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideak izan ezik.

–              Tabernak, jatetxeak eta elkarte gastronomikoak 02: 00etan itxi beharko dira, beranduenez.

Bando honen bidez erantzukizuna, zuhurtzia eta sen ona eskatzen dugu. Gure osasuna eta, are gehiago, gure eta gure ingurukoen bizitza arriskuan ez jartzeko eskaera bat da, batez ere adinekoena, haiek baitira Covid-19ren aurrean ahulenak.

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN

 

 

Erroibar, 2020ko uztailaren 27a.

 

ALKATEA

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba