2020eko abuztuak 4

BANDOA – MEDIKUAREN ETXEA ALOKAIRUAN

ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

 Udalak Erroko medikuaren etxeko etxebizitza alokairuan jarri duela.

Udalak hitzarmen bat sinatu du Nasuvinsarekin, etxea bere etxebizitza-poltsan sartzeko.

Etxebizitza eskuratu ahal izateko, edozein interesdunek izena emanda egon beharko du Nasuvinsa enpresa publikoaren etxebizitza-poltsan.

Interesdunek abuztuaren 31ra arteko epea izango dute beharrezko izapide guztiak egin ahal izateko, alokairua eskuratzeko aukera izan baino lehen.

Izapideak telematikoki edo aurrez aurre egin daitezke.
Izena emateko inprimakiak Nasuvinsaren webgunean edo udalarekin harremanetan jarrita lor ditzakezue.

Tf.: 948768011

E-maila: administracion@erro.es

ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba