BANDOA

maiatza 7, 2020

ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz, administrazio publiko guztiek azkar esku hartu behar izan dutela hura konpontzeko.

Une honetan, arriskuak minimizatzeko behar diren neurriak eta arreta-neurriak hartzen jarraitu behar dugula, bai balizko gaixotasunaren gorakadei dagokienez, bai osasun-zerbitzuen erantzuteko gaitasunari dagokionez, betiere gizarte osoaren osasuna eta ongizatea zainduz.

Gure kasuan, koronabirusaren egoera eta bilakaeraren ondorioz (Covid-19), eta osasun-larrialdi horren kudeaketa eraginkorra bermatzeko eta gaixotasunaren hedapenari eusten laguntzeko, Erroibarko udalerrian egiten diren kirol-, gizarte-, kultura- eta aisialdi-ekitaldiei dagokienez

Ebatzi dut:

 

Ospakizun hauek BERTAN BEHERA UZTEA:

16 de mayo y 30 de mayo

Maiatzak 16 eta 30

Marcas de ganado en Sorogain / Sorogaingo azienda-markak
17 de mayo / Maiatzak 17 Romería del Valle de Erro / Erroibarko erromeria
24 de mayo / Maiatzak 24 Romería de Espinal / Aurizberriko erromeria
27 y 28 de junio / Ekainak 27 eta 28 Fiestas locales de Ardaitz / Ardaizko festak
18 y 19 de julio / Uztailak 18 eta 19 Día del Valle de Erro / Erroibarko Eguna

Eta, azienda-markei dagokienez, “Ateak itxita” egingo direla, pixkanaka maiatzaren 11tik aurrera, abeltzainei helarazi zaien jakinarazpenaren arabera eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamenduak emandako gomendioen arabera. (Xabi Zia aguazilarekin harremanetan jarri behar da).

 

Erroibar/Valle de Erro, 07 de mayo de 2020/2020ko maiatzaren 07a

EL ALCALDE/ALKATEA

 


<< atzera