2020eko maiatzak 7

BANDOA

ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:

 COVID-19ren Pandemiak eragindako inguruabar bereziak kontuan hartuta, martxoaren 25eko 2/2020 Foru Dekretuan eta apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legean ezarritakoa betez, zeinak koronabirusaren osasun-krisiak (COVID-19) eragindako inpaktuari erantzuteko presako neurriak onartzen baititu, eta tokiko tributuen ordainketa ahal den neurrian errazteko

 

Ebatzi dut:

1.- 2020ko ekitaldiari dagokion tokiko tributuak ordaintzeko epea luzatzea. Hauek dira epe berriak:

IMPUESTO / ZERGAFECHA LIMITE / AZKEN EGUNA
2º Semestre agua 2019 Ura 2. seihilekoaEkainak 30 de junio
Impuesto Vehículos de tracción mecánica IVTM
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga TMIGZ
Uztailak 30 de julio
1º Semestre agua 2020 Ura 1go. seihilekoaUrriak 30 de octubre
Impuesto de actividades económicas IAE
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga JEGZ
Azaroak 30 de noviembre
Contribución territorial / Lurralde kontribuzioaAzaroak 30 de noviembre

2.- Udalaren diru-kutxari zerga, ordainarazpen parafiskal, prezio eta, oro har, zuzenbide publikoko diru-sarrera gisa jaso behar dituen kopuruengatik zor zaizkion zenbatekoak zatitu ahal izanen dira, borondatezko aldian zein epe exekutiboan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta 2013ko otsailaren 20ko osoko bilkuraren akordioan ezarritako baldintza eta betekizunen arabera, betiere zordunaren egoera ekonomiko-finantzarioak galarazten badio, aldi baterako, ordainketa garaiz egitea eta geroratzearen bidez eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baldin baditu; egoera hori bere horretan mantenduko du geroratzeak iraun bitartean.

3.- Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten den lehenengo ohiko bilkuran.

 

Erroibar/Valle de Erro, 07 de mayo de 2020/2020ko maiatzaren 07a

EL ALCALDE/ALKATEA

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba